Eduki publikatzailea
Atzealdea

Herrikosoro kalea

Twitter

HERRIKOSORO KALEA NORABIDE BAKARREKOA BILAKATUKO DA AUTOENTZAT

2021/07/08

Zarauzko Udalak Herrikosoro kalea norabide bakarreko errepidea bilakatzeko pintaketa eta prestaketa lanak hasi ditu. Aste honetan bertan lanak amaiturik egotea aurreikusten da. Kale honek, hemendik aurrera norabide bakarra izango du, ekialderantz. Honekin batera, Frantsesbidearen tarte bat ere, zehazki Araba eta Zuberoa kaleen artekoa, norabide bakarreko bilakatuko da.

Errepide hauetan norabide bakarra ezartzearen arrazoi nagusia abiadura murriztea eta, ahal den neurrian, herrigunean ibilgailuek sorturiko zarata ekiditea da. Bestalde, aldaketa hauen ondorioz, Frantsesbideko bide berriaren erabilera bultzatu nahi da, Abendañoko industriagunera doan trafikoa Frantsesbidetik sarrera eta irteerak egiteko.

Era honetan, Frantsesbideatik igaroko dira Abendañora bidean eta bertatik irtetera doazen kamioi eta autokarabanak. Ondorioz, ibilgailu hauen trafikoa gutxitzea espero da Herrikosoro kalean, Azken Portu inguruan gertatzen ari den bezala.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010