Eduki publikatzailea

Atzealdea Herri bideen garbiketa

Twitter

ZARAUZKO UDALA HERRI BIDEAK GARBITZEN HASI DA

2021/05/27

Zarauzko Udalak herri bideen bazterren garbiketa egingo du udaberri honetan zehar. Lanak Construcciones Aldeta SL enpresari esleitu dizkio Udalak eta 14.500,00 € +BEZ-eko inbertsioa egingo da.

Garbiketa lanak hasi dira dagoeneko Zubiondo, Sasikoa, Bidarte, Asti eta Munatxo bideetan. Honez gain, Vista Alegre eta Mutxio parkeetan ere gauzatu dira garbiketa lan hauek. Hemendik aurrera lanek jarraituko dute Berazadi, San Martin, Nekazabal, Sorazu, Buztinzuri, Irusta, Arizia, Olaa, Urteta, Etxeberri, Argoin, Elkano, Alkortiaga, Santa Barbara, Alleme, Esterain eta Zingira bideetan. Honekin batera, Udal-baratzeen dauden guneko bide baztarrak ere garbituko dira.

“Herritarrekin harturiko konpromisoa betez Zarauzko herri bideen garbiketari ekin diogu” adierazi du Iban San Martin Obra Txiki eta Zerbitzuetako zinegotziak. “Garbiketa lan hauek martxan dira jada eta Zarauzko herri bide gehienetara zabalduz jarraituko dute”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010