Eduki publikatzailea
Atzealdea Hegolde azpibidea
TRENBIDE AZPIKO PASABIDEAREN AZKEN PROPOSAMENA AURKEZTU DIE UDALAK MITXELENAKO BIZILAGUNEI


2022/01/26
Zarauzko Udalak uda honetan, Hegoalden, Mitxelena eta Lapurdi kaleak trenbidearen azpitik lotuko dituen trenbidearen azpiko pasabidea proiektatzeko hiru proposamen desberdin jendaurrean jarri zituen, herritarrek euren ekarpenak egin zitzaten.
Orain, herritarren partetik jasotako 25 iradokizunak aztertu ondoren, Udalak ASMATU SL ingeniaritzak landutako azken proposamena aurkeztu die Mitxelenako bizilagunen batzordeko ordezkariei.
“Hogei urte baino gehiago pasa dira Zarauzko Udalak Hegoaldeko trenbide azpiko pasabide hau egiteko asmoz hainbat erabaki hartu zituenetik. Arrazoi desberdinengatik, hasierako proiektu hura ez zen gauzatu. Horregatik, Udalak Mitxelenako bizilagunekin daukan zorra kitatu eta proiektua itxita utzi nahi dugu, hurrengo agintaldian azpibide hau gauzatzeko lanak egin daitezen” adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak.
Azpibidearen azken proposamen honek 6 metroko zabalera izango du eta, Santa Klara kaleko ‘Paxo’n bezala, eskailera eta arrapala bitartez jaitsi eta igo ahal izango da, irisgarritasuna bermatzeko. Honez gain, bidegorri sarearekin zuzenean lotuta egongo da.
Bestalde, alkateak aurreratu du datozen egunetan ETSko zuzendaritzarekin batzartuko dela Mitxelena-Lapurdi arteko azpibide honen inguruan Udalak eman nahi dituen pausoak azaltzeko, bai eta Irita-Amillubi eremuaren plan orokorraren aldaketak Zarautzen etorkizuneko trenbide sarearen garapenari irekitzen dizkion aukera berriak aurkezteko.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010