Eduki publikatzailea
Atzealdea hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen proiektuak egiteko laguntzak
HEGOALDEKO HERRIALDE POBRETUETAN GARAPEN PROIEKTUAK EGITEKO LAGUNTZAK
2020/08/14
Zarauzko Udalak dirulaguntza deialdia argitaratu du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen proiektuak burutzeko. Nazioarteko lankidetza arloan aritzen diren Zarauzko Gobernuz Kanpoko Erakundeek dute dirulaguntzara aurkezteko aukera.
Aurten, 194.000 euro bideratuko ditu Zarauzko Udalak herriko GKEen munduan barrena dituzten garapenerako proiektuetara. Iaz baino %11 gehiago.
Patxi Elola (PSE-EE) Garapenerako Lankidetzako zinegotziak aipatu du “COVID-19ak mundua astindu duen honetan are garrantzitsuagoa da hegoaldeko herri pobretuetako garapen proiektuekin jarraitzea. Mundu mailako aberastasun banaketaren desorekagatik, horiek izango baitira pandemiaren ondorioak gehien jasango dutenak. Ez bakarrik, eta hasiera batean, osasun ikuspuntu batetik, baizik eta, oraindik ere pobreago izango direlako”.
Udaleko Garapenerako Lankidetza arlotik aurrekontuetan hainbat murrizketa egin dituzte, esate baterako aurten ez dute Sahara Gara eguna ospatu. Halere, arloko zinegotziaren iritziz “ezin dugu ahaztu Zarautzek gure planetako behartsuenekin duen elkartasuna, eta garapenerako lankidetzako proiektuei eman die lehentasuna”.
Elolaren esanetan “udal aurrekontu orokorrak murriztu behar izan diren arren udalak mantentzen du aurrekontuaren %0,7a garapenerako lankidetza arlora bideratzeko konpromisoa”.
Bestalde, datozen asteotan udalak Zarauzko udalerrian bertan sentsibilizazio jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia argitaratuko du. “Dirulaguntza lerro hori iaztik ia erdira murriztu behar izan dugu, eta tamalez aurten bertan behara utzi behar izan dute gazte kooperanteetzat ematen diren dirulaguntzak” amaitu du Elolak.
Argazkian: Munduko Begiak GKEak, Mozanbike. Herritarrek begietako osasunerako duten eskubidea ahalbidetzeko proiektua.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010