Eduki publikatzailea

Atzealdea Hegoaldeko aparkalekua

Twitter

GAUR IREKIKO DITU ATEAK HEGOALDEKO APARKALEKU BERRIAK

2024/06/06

Asfaltatze eta pintatze lanak amaitu ondoren, gaur irekiko da Hegoaldeko aparkaleku berria, 400 ibilgailurentzako edukierarekin. "Hasiera batean, aparkalekuaren zati bat irekiko da, 250 ibilgailu ingururentzako edukierarekin. Bigarren erdia datorren hilean egongo da erabilgarri, bertan egiten ari diren lanak amaitutakoan", azaldu du Iker Basurko Mugikortasun zinegotziak (EAJ-PNV).

Aparkaleku hau lehen Construcciones Metálicas Arregi eta Manufacturas Zarautz zeuden lursailetan dago. Bi pabiloiak erabilerarik gabe zeuden eta Zarauzko Udalak akordio bat sinatu zuen bere jabeekin espazio hau zarauztarrei eta bisitariei aparkaleku zerbitzua emateko erabili ahal izateko.

Pabiloiak eraitsi eta kutsadura kentzeko lanak egin ondoren, lurzorua prestatzeko eta aparkaleku bihurtzeko lanak gauzatu ziren. Horretarako, farolak eta fokuak ere jarri dira, gaueko argiztapena bermatzeko aparkalekuan.

Aparkalekuak Araba kaletik izango du sarrera, Eroskiko biribilgunearen ondoan, eta irteerak Bizkaia kalera emango du. "Ildo horretan, Bizkaia kaleko sarbideak egokitzeko lanak ere egiten ari dira, eta, horrela, inguru horretan bi noranzkoetako zirkulazioa ahalbidetzeko ", gaineratu du Basurkok.

Aparkaleku berri honek urte osoan zehar emango du zerbitzua; neguan, inguruko bizilagunei doako zerbitzua emango die, eta udan, TAO binetaren erabiltzaileak zein bisitariak jasoko ditu. Udako denboraldian, aparkaleku hori gune bigunean (berdean) sartuko da. Egun erdiko tarifa 5 eurokoa izango da, eta egun osokoa, 10 eurokoa.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010