Eduki publikatzailea

HAZ TALDEA

Twitter

IA 100.000 KUDEAKETA EGIN DIRA HAZ-EN MARTXAN JARRI ZENETIK

2020/02/04

Gutxi dira Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegotik kontsultaren bat edo gestioren bat egitera joan ez diren zarauztarrak. 2016ko maiatzean ireki zenetik, bertaratutako herritarren kopuruak gora egin du urtez urte: lehen urte horretan 16.395 arreta eman ziren; 2017an, 21.068; eta 2018an, 28.814. 2019an lortu zen arreta-kopuru handiena, urtearen amaieran ia 30.000 arreta egin baitziren. Azken datuen arabera, 100.000 arreta inguru egin ditu herritarrentzako zerbitzu honek.

Baina kantitateak ez ezik, zerbitzuaren kalitatea eta herritarren artean izan duen onarpena da garrantzitsuagoa. Zarauzko edozein bizilagunek, eta batzuetan beste herri batzuetakoek ere, beti izaten du harrera ona bere izapideak egiteko. Udaletik jakitera eman dutenez arreta gehienak 9:30etik 13:30era egiten dira,% 80a. Eskatzaileen% 75ek baino gehiagok 4 minutu baino gutxiago itxaron behar izaten dute arreta jaso aurretik (% 84k 6 minututik behera).

Aurten zenbait aldaketa egingo dira HAZ zerbitzuak eskainiko dituen zerbitzuetan. MUGI txartelaren kudeaketak Zarauzko itunpeko ikastetxeetara bideratu dira, eta, era berean, hiri-hondakinen kudeaketarekin zerikusia duten gaietarako arreta birdiseinatuko da laster. Kudeaketa hori Urola Kostako Udal Ekarteari laga zitzaion duela bi urte.

Aste honetatik aurrera, TAO zerbitzuarekin lotutako gestio guztiak GERTEK enpresak Zarautzen duen bulegoan egingo dira (Urdaneta kalea, 5. zenbakia).

"Gure HAZ taldeak eskaintzen duen zerbitzuak berebiziko garrantzia du Udalarentzat, herritarrekiko lotura eta kudeaketa hobetzeko puntuak hobekien identifika ditzaketenak dira. Badakit herri askorentzat eredu garela, gure taldea ematen ari den arretari eta emaitzari dagokionez. Udal Gobernuaren asmoa ahalik eta laguntza handiena eskaintzea da, zarauztarren arreta hobetzen jarraitzeko. Zorionak eta eskerrak eman besterik ezin dizuet egin HAZ taldea osatzen duzuenoi" dio Iker Basurko HAZ zinegotzi arduradunak.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010