Eduki publikatzailea

Atzealdea Prestazio ekonomikoak

Prestazio ekonomikoak

Informazioa

Gizarte larrialdietarako laguntzak

Gizarte-larrialdietarako laguntzak ekonomiko ez aldizkakoak dira. Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar-beharrezkoak diren gastu zehatzak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez dutenentzako laguntza ekonomikoak dira.

 

Banakako laguntzak

Gizarteratzeko banakako laguntza ekonomiko osagarrien bidez gizarte-babeserako beste sistema publiko batzuek estaltzen ez dituzten beharrei aurre egiten zaie. Banakako laguntzak ez dira aldizkakoak, eta izaera ekonomikoa eta juridikoki diru-laguntza izaera duten gizarte-babeserako laguntzak dira. Gastu zehatzei, ohiko edo ez-ohikoei aurre egiteko baliabide eskasak dituzten familia edo pertsonei zuzenduta daude.

 

Kotizatu gabeko pentsioak

Oinarrizko beharrak asetzeko aldi baterako ematen den laguntza da. Hartzaileak baliabide ekonomiko gutxiko herritarrak dira. Gutxienekoa bermatzeko laguntza da eta beste diru sarrera batzuk izanez gero, gehienez bermatutako diru-kopurura artekoa ordaintzen da. Bi modalitate daude:

  • Jubilazioagatik kotizatu gabeko pentsioa.
  • Ezintasunagatik kotizatu gabeko pentsioa.

 

Gizarteratzeko diru laguntzak

Gizarteratzea sustatzeko laguntzak bizikidetza-unitatearen oinarrizko beharrei aurre egiteko diru-sarrerarik ez duten pertsonei zuzenduta dago. Laguntza honen helburua da arrisku edo bazterkeria egoeran dauden pertsonak gizarteratzen laguntzea.

 

Gizarte ongizateko fondoko pentsioak

Aldizkako prestazio ekonomikoa da, gizarte zerbitzuen osagarria. Adina edo ezintasuna dela eta oinarrizko beharrizanak asetzeko ez lanik egin ez sarrerarik lortu ezin duten pertsonei ematen zaien prestazioa da. Prestazio pertsonal eta transferiezina da; jangaietarako ematen da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010