Eduki publikatzailea
Atzealdea

haurreskolako matrikulazio epea

Twitter

ZARAUZKO HAURRESKOLAKO MATRIKULAZIOA EPEA IREKIKO DA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/05/21

COVID-19ak sortutako egoerak, Zarauzko Haurreskolako 2020-2021 ikastusterako matrikulazio epeak aldatzea eragin du.

Hori dela eta, Maiatzaren 25 eta ekainak 1 bitartean ON-LINE egingo da matrikulazioa eta Ekainaren 1 eta 8 bitartean, modu presentzialean zentruko bulegoan bertan, Indalegi kalean 1 zenbakian.

Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziaren esanetan: “Koronabirusarengatik bizitzen ari garen egoeragatik, Haurreskolako matrikulazioan aldaketak izango dira. Birbarematu egin beharko dugu eta egoera berezia izanik, dokumentu eta informazio asko eskatuko denez, oso garrantzitsua da haurrak epe ofizialean matrikulatzea”.

Informazioa Haurreskolako webgunean kontsultatu daiteke edota telefonoz (943835919) edo emailez eskatu (zarautz.zarautz@haurreskolak.eus)

Maiatzaren 25etik aurrera ere informazioa Haurreskolan bertan eskatzeko aukera egongo da ondorengo ordutegian: 9:30-13:00 bitartean.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010