Eduki publikatzailea
Atzealdea

Haurreskolako lanen amaiera

Twitter

ZARAUZKO HAURRESKOLA PREST DAGO JADA IKASTURTE BERRIARI HASIERA EMATEKO

2021/09/03

Udan zehar Zarauzko Haurreskolan egin diren lanak amaitu dira jada. Era honetan, Haurreskola prest dago ikasturte berri honetako haurrak, hezitzaileak eta gurasoak jasotzeko.

“Haurreskolan egindako lan hauek hastear dagoen ikasturte berri honetan bertan izango diren haur eta hezitzaileentzat onuragarriak izango dira” adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziak. “Eraikinaren kanpoaldean egin diren berrikuntzei esker erabiltzaileen erosotasuna hobetuko da”.

Lehenik, Udal Brigadako langileek eraikinaren kanpoaldean zegoen kautxozko lurra kendu, nibelatu eta arrastelak jarri dituzte lur zatia prestatzeko. Ondoren, Larrazpi Aroztegiak bertan egurrezko oholtzak jarri ditu. Lan hauek 12.285,31 euroko (BEZ barne) kostua izan dute.

Bestalde eraikinaren ekialdeko leihoetan toldoak jarri dira, eguzkiak jotzen duenean, haurrak gela barnean daudenean eguzkitik babesteko. Etxe Teknik enpresak jarri ditu toldoak eta 4.174,77 euroko (BEZ barne) kostua izan dute lanek.

Azkenik, Haurreskolako eraikuntza zaharreko lorategian ere lorazaintza lanak egin dira bertako zelaiaren egoera hobetzeko.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010