Eduki publikatzailea

Atzealdea Haurreskola izen ematea

Twitter

APIRILAREN 22AN IREKIKO DA HAURRESKOLAKO IZEN EMATEA

2025/04/14

Zarauzko Haurreskolak datorren ikasturterako izen ematea zabalduko du hilabete amaieran. Euren haurrak irailean haurreskolan hasteko izen ematea apirilaren 22tik maiatzaren 9ra bitartean egin beharko dute. Hortik aurrera epez kanpo datozen matrikulak ez dira onartuko eta hurrengo izen emate aldira itxoin beharko dute, alegia, iraileko lehen hamar egunetan egingo dena, urrian hasi ahal izateko. Ondoren, ikasturtean zehar, hilabetero lehen egunetan irekiko dira izen emate epeak, beti ere plazak geratzen diren kasuetan, hurrengo hilabetean hasteko.

Informazio gehiago jasotzeko bulegoko ordutegia 8:30etik 15:30era da (apirilaren 17tik 27ra itxita egongo da). Honetaz gain, haurreskolako espazioak ezagutzeko aukera egongo da arratsalde batzuetan, eta etorri nahi duenak izena eman behar du bulegoan bertan, 943835919 telefonora deituaz edo zarautz.zarautz@haurreskolak.eus helbidera idatziaz.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010