Eduki publikatzailea
Atzealdea

Haur parkeak 2023

Twitter

HAUR PARKEEN BERRITZE PLANAREN BIGARREN FASEA ABIAN JARRI DU UDALAK

2023/01/24

Joan den urtean herriko haur parkeen berritze plana martxan jarri zuen Zarauzko Udalak. Lau lotetan banatuta, hiru enpresa arduratu dira (HAGS SWELEK S.A., IPLAY URBAN DESIGN S.L. eta JOLAS ELECTRO TALLERES ZARAUTZ S.A.), Udalarekin elkarlanean, herriko 13 parkeen diseinuaz. 2022ko udan eman zitzaien hasiera berritze lanei eta, dagoeneko, zortzi parke berritu ziren:

•    Lapurdi kalea
•    Iturrilun plaza
•    Aritzbatalde plaza
•    Donibane plaza
•    Santuiturri plaza
•    Geltoki parkea
•    Torre Luzea parkea
•    Pagoeta parkea

2023ko aurrekontuetan 257.603,88 euro (BEZ barne) bideratu dira hurrengo bost parkeak berritzeko eta aste honetan bertan hasi dira lanak. Azken kaleko eta Duke Enea parkeko haur parkeekin hasi dira eta jarraian etorriko dira Zelai Ondo, Kani Berri eta Urdaneta kalekoak. “Plan honetan zehazten diren 13 parkeak berritzeko lanak udaberrirako amaituko dira”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuen zinegotziak. “Aurrerantzean herriko beste hainbat parkeren berrikuntzak sustatzeko lanean ari gara”.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010