Eduki publikatzailea
Atzealdea Haur masaje ikastaroa
HAUR MASAJE IKASTAROA ANTOLATU DU GIZARTE ZERBITZUEN DEPARTAMENTUAK


2022/02/10
Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako prebentzio arloak antolatu duen haur masaje ikastaroan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Izen-emate epea otsailaren 25ean bukatzen da.
Haurrentzako masajea, antzinatik erabiltzen den zaintza-artea da. Azalaren bitartez, haur jaio berriaren zentzuak estimulatu eta maitasunez elikatzea du helburu.
ZERTAN DATZA IKASTAROAK?
Ikastaro hau gutxi gora behera 0-9 hilabete bitarteko umeak dituzten gurasoei zuzenduta dago (lau hanketan mugitzen hasi baino lehenagoko umeentzat). Haurrentzako masajeikastaroa 60 eta 90 minutu bitartean irauten duten 5 saioz osatua dago. Erreferentziazko helduak masajea ematen ikasiko dute, horretarako beharrezkoak diren pauso guztiak ikasiz.
Ikastaroa Irati Bergara Tejeria fisioterapeuta eta haur masaje hezitzaileak (AEMI-IAIM) eskainiko du.
Egutegia: martxoak 4, 11,18, 25; eta apirilak 1
Ordutegia: 16:00 – 17:30
Lekua: Zarauzko Haurreskolan
Matrikula: 10 euro
IKASTAROAN PARTE HARTZEKO:
• Plazak mugatuak dira.
• Zarautzen bizi direnek izango dute lehentasuna.
• Ikastaroa egiteko gutxieneko pertsona kopuru bat egon beharko da izena emanda, eta hala ez bada, ikastaroa bertan behera gelditu daiteke.
• Pertsona gehiago apuntatzen badira zozketa egingo da izena eman dutenen artean.
• Ikastaroa egingo dela eta onartua zaudela jakinarazten zaizuenean ordaindu beharko da matrikula.
IZEN EMATEA:
2022ko otsailaren 25a bitartean
E-posta bidez: prebentzioa@zarautz.eus
Informazio gehiago: 943005127
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010