Eduki publikatzailea
Atzealdea

Haur igeriketa ikastaroak

Twitter

HAUR IGERIKETA 3. HIRUHILEKORAKO IZEN EMATEA ZABALIK KARRAMARRO, OLAGARRO, IGEL ETA MARRAZO MAILETAN

2021/04/27

Haur igeriketak ikasturte honetan izan duen eskaera kopuru handia kontuan hartuta, azken hiruhileko bat jarriko da abian, ondoko mailetan: karramarro, olagarro, igel eta marrazo.

Hauez gain, Gazte Igeriketa ikastaroan izena emateko aukera ere zabalduko da. COVID19ak eragindako egutegi gora-beherak direla eta, ikastaroek 4 asteko iraupena izango dute.
Orain arte haur igeriketako ikastarorik egin ez duten haurrentzako izen-emate epea maiatzaren 3-9 bitartean izango da. Zozketa maiatzaren 10ean egingo da, eta egunean bertan argitaratuko dira emaitzak Udalaren web orrialdean.

Lehenengo eta bigarren hiruhilekoan igeriketa ikastaroan egon diren haurrentzako, berriz, izen-emate epea, betiere plaza librerik balego, maiatzaren 11tik 16ra izango da. Zozketa maiatzaren 17an ospatuko da eta egunean bertan argitaratuko dira emaitzak Udalaren web orrialdean.

Esan bezala, ikastaroek 4 asteko iraupena izango dute, maiatzaren 24ko astean hasi eta, dena ondo bidean, ekainaren 18a bitartean, eta COVID19 protokoloa dela eta, astean behin eskainiko dira, orain arte bezala. Prezioei dagokionez, abonatuek 15,55 euro ordainduko dute ikastaroa eta ez abonatuek 26,60 euro.

Aurreratu, udan ere haur igeriketako ikastaroak eskainiko direla. Izen-emate epea maiatzaren 18an irekiko da 30a arte, eta parte hartu nahi duen orok eman beharko du izena data horietan. Zozketa maiatzaren 31an egingo da, eta emaitzak egunean bertan argitaratuko dira web orrian.

Argibide gehiago 943 00 51 23 telefonoan edo kirola@zarautz.eus helbidean.

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010