Eduki publikatzailea

Atzealdea Haur Igeriketa 2.Hiruhilekoa

Twitter

HAUR IGERIKETA 2.HIRUHILEKORAKO IZEN EMATEA ZABALIK KARRAMARRO, OLAGARRO, IGELA ETA MARRAZO MAILETAN

2021/02/09

Otsailaren 8tik aurrera zabalik da Aritzbatalde kiroldegian 2.hiruhilekoari dagokion haur igeriketan izena emateko epea, ondoko mailetan: karramarro, olagarro, igela eta marrazo. Hauez gain, Gazte Igeriketa ikastaroan izena emateko aukera ere zabaldu da. 

Haur berrientzako izen-emate epea otsailaren 8tik otsailaren 14 eguerdira bitartean izango da. Zozketa eguna otsailaren 15a izango da, eta egunean bertan argitaratuko dira emaitzak Udal web orrialdean.

Lehenengo hiruhilekoan igeriketa ikastaroan egon diren haurrentzako, berriz, izen-emate epea, betiere plaza librerik balego, otsailaren 16tik 18ra arte izango da. Zozketa otsailaren 19an ospatuko da eta egunean bertan argitaratuko dira emaitzak Udal web orrialdean.

Ikastaroak otsailaren 22ko astean hasiko dira eta, dena ondo bidean, maiatzaren 21a bitartean eskainiko dira. COVID19 protokoloa dela eta, ikastaroak astean behin eskainiko dira. Prezioei dagokionez, abonatuek 46,63 euro ordainduko dute hiruhilekoa eta ez abonatuek 79,83 euro.

Argibide gehiago 943 00 51 23 telefonoan edo kirola@zarautz.eus helbidean.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010