Eduki publikatzailea
Atzealdea

Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna

Twitter

EKITALDIZ BETERIKO ASTEBURUA ZARAUTZEN HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN ALDE

2021/11/17

Larunbat honetan Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna ospatuko da. Zarauzko Udalak bat egin nahi du egun honetan egiten den aldarrikapenarekin eta egitarau berezia antolatu du herriko gaztetxoentzat.

“Eskubideei dagokienez, helduen ikuspegitik, batzuetan ahaztu egiten zaigu zein puntutaraino diren haurrentzako funtsezkoak aisialdia eta denbora librea” adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak. “Haurrentzat eta nerabeentzat, jolastea, esperimentatzea, parekoekin askatasunean sozializatzea, autonomia apurka hartzen joatea… eskolan jasoko duten hezkuntza bezain garrantzitsuak dira”.

Udaleko Gazteria departamentuak hainbat ekitaldi antolatu ditu Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta.

Larunbatean, Bubble Balls egiteko aukera izango da Salbideko parkean. 10:30ean 4-12 urte bitarteko haurren txanda izango da eta 12:00etan, aldiz, 12-18 adin bitarteko nerabeena.
Arratsaldean, aire librean egingo diren zinema emankizunez gozatu ahal izango da. Villa Manuelako frontoian, 17:00etan, ‘Terra Willy, planeta ezezaguna’ pelikula egongo da ikusgai 4-12 urte bitarteko haurrentzat eta 19:00etan, ‘Oker’ filma eskainiko da 12-18 urte bitarteko nerabeentzat. Bi ekitaldi hauek, eguraldi txarra eginez gero, Gaztelekuko frontoian egingo dira.

Igandean, azaroak 21, Zarauzko Erraldoi eta Buruhandiak ere kalera atera nahi izan dute Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna ospatzeko eta 12:00etatik aurrera kalejiran irtengo dira herriko kaleetan zehar.

Urbietak gogorarazi du, nahiz eta antolaturiko ekitaldi guztiak kanpo eremuetan izan, ”beharrezkoa” izango dela musukoaren erabilera ekitaldi hauetan, “momentu batzuetan ezingo baita segurtasun distantzia mantendu”.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010