Eduki publikatzailea
Atzealdea Harrera ikastaroaren diploma banaketa
HARRERA IKASTAROAN PARTE HARTU DUTEN IKASLEEN DIPLOMA BANAKETA EGIN DA EUSKALTEGIAN


2021/04/16
Urtero, Zarauzko bizilagun berriei “Euskara eta Harrera” ikastaroa eskaintzen zaie. 66 orduko ikastaro honetan Zarauzko eguneroko bizitzan integratzeko oinarrizko alderdiak irakasten dira. Honela, euskarako oinarrizko esamoldeak ikasteaz gain, euskal kultura eta herriko baliabideen berri ere jasotzen dute.
Aurten 21 lagunek parte hartu dute ikastaro honetan eta, segurtasun neurriak medio, 7 pertsonako 3 taldeetan antolatu ziren. Harrerako lehen ikastaro hau gainditu ondoren, ikasle hauetako askok euskararen hastapen honi jarraipena ematen dion bigarren ikastaro batean jarraituko dute.
Gauzak honela, gaur goizean harrerako ikastaro honetan parte hartu duten ikasleei euren diplomak eman zaizkie Euskaltegian. “Hona iristen zarenean ez duzu hitzik ezagutzen euskaraz. Kurtso honi esker aurrez kaletik entzuten genituen hitz eta zenbakiak antzemateko gai gara” argitu du Sami Piche ikasle guatemalarrak.
“Guretzat euskara Zarautzen integratzeko bitarteko garrantzitsua da, Zarautz herri euskalduna da eta euskarak ateak zabaltzen dizkio bizilagun berriari” adierazi du Iratxe Zorrozua (EAJ-PNV) Immigrazio zinegotziak. “Zalantzarik gabe 66 orduko ikastaro batekin bakarrik ez du inork hizkuntza berri bat ikasten, baina lehendabiziko urratsa emateko balio du, euskaraz oinarrizko esaldiak esaten ikasteko eta euskal kultura ezagutzeko”.
“Euskara ikastaroa ez ezik, harrera ikastaroa ere da honakoa. Herriko baliabide eta zerbitzuen berri ematen zaie etorri berriei jorratzen ari diren migrazio-ibilbidea samurtzeko asmoz” gehitu du Zorrozuak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010