Eduki publikatzailea

Atzealdea Harrera ikastaroa udazkena

Twitter

EUSKARA-HARRERA IKASTAROETAN IZEN EMATEKO EPEA ZABALIK URRIAREN 15A BITARTEAN

2021/10/01

Udazkenero egin ohi den moduan, Zarauzko Udalak Aisa Euskara-Harrera ikastaroak antolatu ditu. Ekimen honen bitartez, Zarautzera iritsitako bizilagun berriei oinarrizko euskara ikastaro trinkoa eskaintzen zaie. 68 orduko ikastaro honetan, oinarrizko euskarazko esamoldeak ikasteaz gain, etorri berria euskarara eta euskal kulturara hurbiltzen da, eta gure herrira hobeto egokitzeko informazioa ere ematen zaio, Zarauzko baliabide eta zerbitzuen berri informazioa jasoz.

Ikastaroak Udal Euskaltegian egiten dira eta goizez edo arratsaldez egiteko aukera dago:

-    Goizez: astelehenetan, astearteetan eta ostegunetan: 9:30-11:30.
urriak 25 - urtarrilak 31.
-    Arratsaldez: astearteetan eta ostegunetan: 18:30-20:30.
urriak 26 - martxoak 8.

Matrikulazio epea urriaren 15a bitartean irekita egongo da, 10,10 €ko kostua dauka ikastaroak eta Gizarte Zerbitzuen bulegoetan (Zigordia kalea, 33) egin beharko da. Telefonoz (943 00 5127) ere eman daiteke izena, baita korreo elektronikoz (msarasua@zarautz.eus) ere.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010