Eduki publikatzailea
Atzealdea Harrera gida 2023
HARRERA GIDAREN EDIZIO BERRIA KALERATU DU ZARAUZKO UDALAK


2023/04/03
Zarauzko Udalak bere harrera gidaren edizio berria kaleratu berri du. Gida honen helburua, ahal den neurrian, Zarautzera iritsi berri den pertsona batek izango dituen funtsezko beharrak betetzeko laguntza eskaintzea da. Horretarako, gida honetan errolda, osasun zerbitzuak, enplegua... bezalako baliabideei buruzko hainbat informazio eta eskura edukitzea komeni diren beste hainbeste telefono zenbaki ere jasotzen dira.
Honez gain, Zarauzko Udaletik bizilagun berriei laguntzeko martxan jarri diren hainbat programaren eta egitasmoren inguruko informazioa ere ageri da. Aipaturiko egitasmo hauen barnean aurki genitzake familia migratzaileei laguntzeko programa, euskaltegiko harrera ikastaroak edota atzerriko tituluen homologaziorako aholkularitza zerbitzua.
Harrera gida hau euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz eskuratu ahal izango da. Zarauzko Udalaren webgunean digitalki kontsultatu ahal izango da gida eta, honez gain, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta Gizarte Zerbitzuetan eskuragarri egongo da.
Herritarren Arrera Zerbitzua (HAZ)
Kale Nagusia 29
943 00 51 00 / haz@zarautz.eus
Gizarte Zerbitzuak
Zigordia kalea 33
943 00 51 11 / ongizatea@zarautz.eus
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010