Eduki publikatzailea

Atzealdea Harrera Gida

Twitter

ZARAUZKO UDALAK BIZILAGUN BERRIENTZAKO HARRERA GIDAREN EDIZIO BERRI BAT ARGITARATU DU

2021/05/20

Gure herria historiako hainbat unetan izandako migrazio-mugimenduen ondorioa da. Migrazio horiek gure herria osatu eta aberastu egin dute eta hala egiten jarraitzen dute, eta ez bakarrik gure bizi-kalitatearen oinarri den garapena ahalbidetzen dutelako, baizik eta horri esker, gure herria zentzu guztietan aberatsagoa delako. Migrazio hauek ahalbidetzen eta errazten jarraitzeko Zarauzko Udalak etorkinentzako Harrera Gidaren edizio berria argitaratu du.

Gida honen helburua, ahal den neurrian, Zarautzera iritsi berri den pertsona batek izango dituen funtsezko beharrak betetzeko laguntza eskaintzea da. Horretarako, gida honetan errolda, osasun zerbitzuak, enplegua... bezalako baliabideei buruzko hainbat informazio eta eskura edukitzea komeni diren beste hainbeste telefono zenbaki ere jasotzen dira.

Honez gain, Zarauzko Udaletik bizilagun berriei laguntzeko martxan jarri diren hainbat programaren eta egitasmoren inguruko informazioa ere ageri da. Aipaturiko egitasmo hauen barnean aurki genitzake familia migratzaileei laguntzeko programa, euskaltegiko harrera ikastaroak edota duela gutxi martxan jarri den atzerriko tituluen homologaziorako aholkularitza zerbitzua.

“Kontziente gara jaioterria atzean utzi eta hizkuntza, kultura eta ohitura desberdinak dauzkan leku berri batera iristeak dakartzan ondorioak gogorrak direla eta, hauek arintzeko helburuarekin, harrera gida hau bizilagun berrien eskura jartzen dugu” adierazi du Iratxe Zorrozua Immigrazio zinegotziak. “Gida honetan lagungarri izango zaizkien zerbitzuren inguruko informazioa eta telefono zenbakiak aurki daitezke”.

Gida hau Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta Gizarte Zerbitzuetan aurki daiteke:

Herritarren Arrera Zerbitzua (HAZ)

•    Kale Nagusia 29, behea 20800 Zarautz

•    Tel. 943 00 51 00

•    haz@zarautz.eus

Gizarte Zerbitzuak

•    Zigordia kalea 33

•    Tel. 943 00 51 11

•    ongizatea@zarautz.eus

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010