Eduki publikatzailea
Atzealdea Guztion Eskuetan kanpaina
“GUZTION ESKUETAN”, PREBENTZIOA ETA LEHEN SOROSPENAK UZTARTZEN DITUEN KANPAINA MARTXAN DA


2024/05/15
Zarauzko Udalak eta emergentzia zerbitzuak “Guztion Eskuetan” izeneko kanpaina jarri du martxan, herritarrei larrialdi edo estuasun egoera baten aurrean nola jokatu erakusteko helburuarekin. Zarauzko Udalarekin lankidetzan, eta larrialdietako sektoreko hainbat elkarte eta erakundek ere parte hartu dute kanpaina honetan (Gurutze Gorria, DYA, Osakidetza, SOS Deiak, Ertzaintza, Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Zingira Zarautz Babes Zibila…).
Egitasmoak bi zati nagusi ditu: batetik, eskuorri bat banatuko da etxeetan, larrialdi eta istripuak ekidin edo arintzeko beharrezko informazioarekin. Eta bestetik, maiatzaren 18an, sektoreko hainbat elkartek saioak egingo dituzte, herritarrek euren lana bertatik bertara ezagutarazi eta erakusteko.
Eskuorria kanpainan parte hartu duten elkarte guztien artean osatu da, eta bertan, labur eta argi jasotzen dira egunerokoan gerta daitezkeen larrialdi egoerei aurre egiteko aholku praktikoak. Hala nola, lehen sorospenei buruzko informazioa, etxeko sute baten aurrean egin beharrekoa, bihotz biriketako bizkortzea nola praktikatu, edo hondartzan edo errepidean gerta daitezkeen istripuetan nola jokatu.
Erakustaldi saioak, aldiz, maiatzaren 18an izango dira, malekoian, 10:00etatik 13:00etara. Emergentzietan lan egiten duten atal desberdinek euren egunerokoa erakutsiko dute. Bertan ikusi ahal izango dira, besteak beste, anbulantzien eta suhiltzaileen saioak, BBB eta desfibriladore formakuntzak edota erreskate simulazioak. 12:00etan, bizikleta istripu baten simulazioa ere egingo da.
“Larrialdi kasuetan prebentzioa ezinbestekoa da eta horretarako, beharrezkoa da herritarrak behar bezala prestatuta egotea”, adierazi du Gervasio Gabirondo Hiri Segurtasun zinegotziak. “Eta hori, kanpainak dioen bezala, guztion esku dagoen zerbait da”.
Zingira Zarautz Babes Zibila bolondres taldeak ekitaldian parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010