Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gurutze Gorria Dya eta Caritas

Twitter

GURUTZE GORRIAK, DYA-K ETA ZARAUZKO CÁRITAS-EK 130 FAMILIEN BEHARREI ERANTZUTEN DIETE ASTERO

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/04/25

COVID 19 pandemiaren aurkako eguneroko jardueran, Gurutze Gorriak, DYAk eta Zarauzko Caritasek laguntza ematen diete zaurgarritasun egoeran dauden zarauztarrei. Besteak beste, adinekoei eta baliabide ekonomiko mugatuak dituzten edo egoera bereziak dituzten bizilagunei, elikagaiak eta botikak erosten dizkiete. Cáritas Zarautzek, adibidez, elikagaien banaketa antolatu eta kudeatzen du; Gurutze Gorriak, laguntza pertsonala eta oinarrizko beharrizanetarako laguntza eskaintzen die hala eskatzen duten pertsonei, eta DYAko boluntarioek, besteak beste, etxez etxeko medikamentuen entrega kudeatzen dute (dagoeneko 945 zerbitzu eman dituzte), baita etxean maskarilak egiteko materialaren entrega eta bilketa ere (57 zerbitzu).

“Guztira, 130 familien beharrei erantzuten zaie, astero. Eskaera guztiak herritarren arretarako telefono zenbakian egiten dira, 010ean, eta Udaleko Gizarte Zerbitzuek koordinatzen dituzte” azaldu du Jesus Aranak (EAJ-PNV) Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Ildo horretan, Zarauzko Udalak eskerrak eman dizkie Gurutze Gorriko, DYAko eta Zarauzko Caritaseko talde eta boluntarioei, laguntza horiek koordinatzen parte hartzeagatik. "Zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiegu bizi ditugun une latz hauetan erakutsitako konpromisoagatik, borrokagatik, profesionaltasunagatik eta lanagatik", nabarmendu du Aranak.

Felix Zubiak, Zarauzko Gurutze Gorriko zuzendariak, adierazi duenez, "Pandemia hasi zenetik 50 eskaera inguru jaso ditugu. Gehienak erosketak egiten laguntzeko, farmaziara behar duten medikazioaren bila joateko eta egunerokotasunerako beharrezkoa den beste mandataren bat jasotzeko izan dira". Zarauzko Gurutze Gorriak honako jarduera hauek burutu ditu: erosketak egin eta etxean entregatzeko 24 zerbitzu; zaborra jaisteko 11 zerbitzu; sendagaiak emateko 14 zerbitzu; eta etxez aldatzeko laguntza bat.

Era berean, Zarauzko Caritasekin lankidetzan, 1.600 kg elikagai inguru bildu dira, egoera zaurgarrian dauden familien eta pertsonen artean banatzeko, horiek baitira une latz hauetan gehien behar dutenak.

Lan solidario hauetan, Zarauzko Caritasek Gipuzkoako Caritasen babesa du. Covid-19 pandemiak sortutako alarma-egoeraren aurretik, Caritas Zarautzek 30 familiari banatzen zizkien elikagaiak, baina, azken hilabetean, hirukoiztu egin dute laguntza, 100 familia ingururi janaria banatuz. Elikagaien banaketa 5 boluntarioren artean egiten da, bi egunez, jendea ez pilatzeko, pertsonen arteko distantzia mantentzea funtsezkoa den une honetan. Janaria hainbat denda, harategi, okindegi, fruta-denda eta abarretatik dator, baita Gurutze Gorriak egindako bilketatik, eta dohaintzak egin dituzten supermerkatu batzuetatik ere.                                                     


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010