Eduki publikatzailea
Atzealdea Gurasotasuna tailerra
‘GURASOTASUNA M-z IDAZTEN DA: MAITASUNA ETA MUGAK’ TAILERREAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK


2023/09/28
Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Prebentzio arloak gurasoei zuzendutako ikastaro-tailer berria antolatu du datozen urria eta azarorako: ‘Gurasotasuna M-z idazten da: maitasuna eta mugak’.
Tailerraren helburua izango da umeek euren garapen osasuntsurako beharrezko dituzten hezkuntzaren bi zutabe nagusiak aztertzea: maitasuna eta mugak. Lehenak, maitasunak, haurraren burmuinaren garapena ahalbidetu eta bere buruaren irudi baliotsua eraikitzen laguntzen dio. Bigarrenak, mugak, munduaren izaera ulertarazten die: baliabide mugatuak ditugu eta gure jarduna arau batzuen barruan garatzen dugu. Hori, umetatik barneratu beharreko ikasgaia da, izaera mugatu horrek sor dezakeen frustrazioari aurre egiten ikasteko eta norbere barne-aginduei erantzuten dieten heldu arduratu eta askeak izateko.
Ikastaroa Virginia Belategi Azpirik bideratuko du eta, maitasuna eta autoritatearen inguruko hausnarketaz gain, alderdi bi horiek nola bultzatu daitezkeen ikusiko dute parte hartzaileek, bakoitzerako baliabide praktikoak eskainiz.
Datak hauek izango dira: urriak 10, 17, 24 eta 31, eta azaroak 7 eta 14. Kokapenari dagokionez, Zuberoa kalea 22 zenbakiko ikastaro gelan eskainiko da tailerra eta hizkuntza euskara izango da.
Izena ematea beharrezkoa izango da, plazak mugatuak baitira. Gainera, ikastaroa egiteko gutxieneko pertsona kopuru batek egon beharko du izena emanda eta, hala ez bada, ikastaroa bertan behera geratuko da. Lehentasuna zarauztarrek izango dute eta ikastaroa egingo dela eta izena ematea onartu dela jakinarazi bezain laster ordaindu beharko da 15 euroko matrikula.
Izena emateko, bete ondoko fitxa: EGIN KLIK IZENA EMATEKO
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010

