Eduki publikatzailea
Atzealdea Gurasotasuna hitzaldiak
GURASOEI ZUZENDUTAKO HIRU HITZALDI ESKAINIKO DITU UDALAK


2023/04/14
Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Prebentzio arlotik, gurasoei zuzendutako hiru hitzaldi antolatu ditu. Oraingo honetan “GURASOTASUNA M-z IDAZTEN DA: MAITASUNA ETA MUGAK” izango da hizpide.
Hezkuntzak dituen zutabe nagusiak maitasuna eta mugak dira, umeak bere garapen osasuntsurako biak beharrezkoak ditu. Maitasunak, haurraren burmuinaren garapena ahalbidetu eta bere buruaren irudi baliotsua eraikitzen laguntzen dio.
Mugak bestetik, munduaren izaera ulertarazten dio: baliabide mugatuak ditugu eta gure jarduna arau batzuen barruan garatzen dugu. Hori umetatik barneratu beharreko ikasgaia da, izaera mugatu horrek sor dezakeen frustrazioari aurre egiteko.
Aipatutakoa bi zutabe horien inguruan hiru saiotan zehar jardungo dira hitzaldi hauek:
- Apirilak 20 -> Mugak ezarriz.
- Apirilak 27 -> Emozioak kudeatzen.
- Maiatzak 4 -> Emozioak adierazten: entzute aktiboa eta komunikazioa.
Hiru hitzaldi hauek Antoniano Aretoan gauzatuko dira, arratsaldeko 18:00etan, eta hizlaria Virginia Belategi Azpiri izango da.
Saio hauetara etortzeko izen ematea ondorengo esteka honen bidez egin daiteke: https://labur.eus/n15PZ.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010