Eduki publikatzailea

Atzealdea Gurasotasuna eta pandemia ikastaroa

Twitter

GURASOTASUNA ETA PANDEMIA IKASTAROA

2021/02/08

Zarauzko Udalak antolatu duen  “Gurasotasuna eta pandemia” ikastaroan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Epea otsailaren 18an bukatuko da.

Pandemia garai honetan familietan sortzen diren hainbat egoeren kudeaketarako ikastaroa da eta ondorengo gai hauek landuko dira:

-Babesa eta gain babesaren arteko mugak.

-Haurren beldurrak eta kezkak nola kudeatu.

-Haurrak etxean denbora asko daudenean: asperdura eta pantailak. Mugak, zigorrak…

-Egunerokotasunean sortzen diren gatazken kudeaketa

 

Ikastaroa Mireia Centenok eskainiko du, euskaraz.

Egutegia: otsailak 23; martxoak 2,9,16,23,30

Ordutegia: 17:00 – 18:30

Lekua: Gaztelekuan

Taldea: gutxienez 8 pertsona, eta gehienez 10

Matrikula: 10 euro

 

IKASTAROAN PARTE HARTZEKO:

-Zarautzen bizi direnek izango dute lehentasuna.

-Plazak mugatuak dira.

-Ikastaroa egiteko gutxieneko pertsona kopuru bat egon beharko da izena emanda, eta hala ez bada, ikastaroa bertan behera gelditu daiteke.

-Pertsona gehiago apuntatzen badira zozketa egingo da izena eman dutenen artean.

-Ikastaroa egingo dela eta onartua zaudela jakinarazten dizutenean ordaindu beharko da matrikula.

-COVID-19 dela eta egoerako horrela eskatzen badu ikastaroa on-line egingo da.

-Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte COVID-19 gaixotasuna hedatzeko arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Zarauzko Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira.

 

Izen ematea: 2021eko otsailaren 18a arte

E-posta bidez:  prebentzioa@zarautz.eus

Informazio gehiago: 943005127

 

 

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010