Eduki publikatzailea
Atzealdea Gurasoentzako ikastaroak
GURASOENTZAKO IKASTAROAK ANTOLATU DITU UDALEKO GIZARTE ZERBITZUETAKO PREBENTZIO SAILAK


2021/09/07
Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako prebentzio arloak hainbat ikastaro antolatu ditu gurasoentza. Ikastaro hauetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada, irailaren 28ra arte.
Ikastaro hauek seme-alaben adin tartearen arabera sailkatuak daude, eta sei saiokoa izango da bakoitza.
0-5 urte
Hazkuntza osasuntsu baterako tailerra:
- Oinarri sendoa: atxikimendua, errespetua
- Haurraren jarrera ulertu eta akonpainatu
- Emozioen kudeaketa
- Jolasaren garrantzia
- Errutinak eta mugak
Urriak 4, 18, 25
Azaroak 8, 15, 22
15:00 – 16:30
6-12 urte
Garapen emozional osasuntsua:
- Haurraren jarrera ulertu
- Guraso bezala gure emozioen kudeaketa
- Haurren arteko gatazkak nola kudeatu
- Pantailen erabilera kudeatu
Urriak 4, 18, 25
Azaroak 8, 15, 22
17:00 - 18:30
13- 18 urte
Nerabezaroa ulertu eta ezagutu:
- Nerabeekin komunikazioa
- Mugak, zeintzuk, noiz eta nola
- Ikasketak, etxeko lanak eta motibazioa
- Nola zaindu nerabearen osasun emozionala
- Elikadura nahasteen prebentzioa nerabezaroan
Urriak 5, 19, 26
Azaroak 2, 9, 16
18:00 – 19:30
Ikastaroak HEZIBIDE elkarteko Mireia Centeno, psikologoa eta psikopedagogoak eskainiko ditu, Gaztelekuan gauzatuko dira eta matrikularen kostua 10€koa izango da.
IKASTAROAN PARTE HARTZEKO:
- Zarautzen bizi direnek izango dute lehentasuna
- Plazak mugatuak dira.
- Ikastaroa egiteko gutxieneko pertsona kopuru bat egon beharko da izena emanda, eta hala ez bada, ikastaroa bertan behera gelditu daiteke
- Pertsona gehiago apuntatzen badira zozketa egingo da izena eman dutenen artean
- Ikastaroa egingo dela eta onartua zaudela jakinarazten zaizuenean ordaindu beharko da matrikula.
- Covid 19 dela eta egoerako horrela eskatzen badu ikastaroa on-line egingo da.
- Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte COVID-19 gaixotasuna hedatzeko arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Zarauzko Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira.
Izen-ematea irailaren 28ra bitartean egin ahal izango da prebentzioa@zarautz.eus helbide elektronikoan.
Informazio gehiago: 943005127
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010