Eduki publikatzailea

Atzealdea GRAL eta MAL lanen aurkezpenak

Twitter

UDALAK BEKATUTAKO ZARAUTZI BURUZKO GRADU ETA MASTER AMAIERAKO LANAK JENDAURREAN AURKEZTU DIRA

2026/02/20

Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak  Zarautzi buruzko Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) laguntzeko bekak eman ditu. Horien asmoa, unibertsitateko ikasketak egiten ari diren gazte zarauztarrek ikasturte amaierako lanetan Zarautzi buruzko errealitateak aztertzea sustatzea da.

“Zarauzko gazteak herriko aspektu desberdinak aztertzera animatu nahi ditugu, Zarauzko errealitatera ikuspuntu anitzetatik gerturatzeko. Herriko iragana, oraina eta etorkizuna izan dugu aztergai eta gaurko ekimen honek argi utzi digu asko ikasi dezakegula gure gazteengandik”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak. “Beka hauen bigarren edizioa izan da hau eta, aurrerantzean ere, Gradu eta Masterretako ikasle zarauztarrei aukera hau ematen jarraitzeko asmoa dugu”.

2026. urtean 7 beka eman dira, 1.000€ lan bakoitzeko eta ostegun honetan Etxezabala eraikineko Pleno Aretoan aurkeztu dira jendaurrean.

Hauek dira beka jaso duten eta aurkeztuko diren lanak:

Libe Aguirre Rodriguez -> Harrera eta helduarorako trantsizioa, gazte tutelatuen emantzipazio prozesua aztertzen, bizitza historia bat.

Andrea Aliria Sorarrain Lertxundi -> Mugarri. Ingurumena zaindu eta hondartzen erregenerazio naturala sustatzeko proiektua.

Maria Ayestaran Granado -> Zarauzko osasun zentroan bakardade sentimendua pairatzen duten 65 urtetik gorako emakumeei zuzendutako osasun hezkuntza programa.

Sarai Bastida Aristondo -> Zarauzko hornidura merkatuaren marketin plana.

Aritz Lazcano Morales -> Zarauzko erroten historia ekonomikoa.

Intza Usandizaga Arruabarrena -> Urrats bat ikasketa-zerbitzura, Lurmare-ren hazia sarean eraikiz.

Elliot Jonah Cooke Azkue -> San Pelaioko autobus intermodal berria.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010