Eduki publikatzailea
Atzealdea GRAL eta MAL lanen aurkezpena
ASTEZKENEAN AURKEZTUKO DIRA JENDAURREAN UDALAK BEKATUTAKO ZARAUTZI BURUZKO GRADU ETA MASTER AMAIERAKO LANAK


2025/02/20
Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak 2024an, lehendabizikoz, Zarautzi buruzko Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) laguntzeko bekak eman ditu. Horien asmoa, unibertsitateko ikasketak egiten ari diren gazte zarauztarrek ikasturte amaierako lanetan Zarautzi buruzko errealitateak aztertzea sustatzea da. Izan ere, berez, urtez urte, gazte askok egiten dituzte horrelako lanak dagokion titulazioa lortzeko, eta askotan lan horiek ordenagailuaren bazter batean geratzen dira.
Gainera, lanok aukera ematen dute Zarauzko errealitateak diziplina eta korronte desberdinetatik aztertzeko, eta gazteek egiten duten lana balorean jartzeko.
2024. urtean 5 beka eman dira, 1.000€ lan bakoitzeko. Hauek, datorren asteazkenean, otsailaren 26an, aurkeztuko dira Etxezabala eraikineko aretoan egingo den ekitaldian (18:00etan).
Hauek dira beka jaso duten eta aurkeztuko diren lanak:
• Maialen Ajuria Lerchundi -> Zarauzko "adineko" emakumeei ahotsa ematen: genero-ikuspegitik erronkak, adinekoen zaintzaren errealitateak eta zahartze aktiboa.
• Sara Laskibar Agirretxe -> Zarauztarron osasun mentala lantzea eta arazo hauen ondorioz egunerokotasunean izan ditzakegun gatazkak gainditzeko tresnak ematea.
• Izaro Aristondo Illarramendi -> Familia-eskola lankidetza haur hezkuntzan: loturak sendotzen.
• Unai Burgoa Roteta -> Zarauzko ehungintzaren historia ekonomikoa.
• Paulo Eizaguirre Miralles -> Zarauzko gozogintzaren historia ekonomikoa
2025eko deialdia
Joan den urtean beka jaso zuten lanak aurkeztuta, aurtengo deialdia prestatzen ari da Udala, eta, Zarautzi buruzko Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak laguntzeko beken bigarren edizio honetan, diruz lagunduko dituen lanen kopurua bikoiztuko da, guztira 10 izanik. Deialdia datorren irailean (09/15 – 10/15) zabalduko da eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:
• 2024-2025 ikasturtean matrikulatuta egotea.
• 21 eta 30 urte bitarteko adina.
• Zarautzen erroldatuta egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Zarautzen erroldatuta egon beharko du aurreko hiru urtetan (etenik gabe), edo gutxienez 10 urtetan, etenekin.
• Lana Zarautzekin erlazioa izan behar du (ekimenak, zerbitzuak, industria, historia…).
• Lana euskaraz idatzi behar da.
• GRALeko eta MALeko ikasgaian matrikulatuta egote.
• Fakultatean, proiektuak gutxienez 6ko kalifikazioa izan beharko du, bestela ez da bekaren bigarren zatia emango eta lehenengoa itzuli egin beharko da.
• Zarautzen bertan egingo den aurkezpen publikoa euskaraz izango da.
Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak azaldu duen moduan, “gure herriko gazteek herriko errealitate desberdinak aztertzeko duten grina sustatu behar dugu. Askotan, honek, Zarautzi buru ezagutzen ez ditugun, edota ahaztuta genituen, aspektu eta datuak azaleratzen lagunduko digu. Unibertsitateko ikasle zarauztarrak animatu nahi ditut euren herria aztertzera, ondoren bizilagunei aztertu duten horren berri emateko”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010