Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gourmet Bag

Twitter

ZARAUZKO UDALAK ELIKAGAIEN XAHUKETA GUTXITZEKO “GOURMET BAG” PROIEKTUA BULTZATU DU

2021/04/16

Zarauzko Udaletik gure gizartean dagoen elikagaien xahuketaren arazoari aurre egin nahi zaio eta horretarako, sentsibilizazio kanpaina bat jarriko da martxan. Elikagai xahuketaz hitz egiten denean, elikagaien produkzioaren kate osoan zehar aprobetxagarriak izan daitezkeen eta bazterrean utzitako elikagaiak hartzen dira kontuan.

Kalkuluen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoan urtean 350.000 tona elikagai baino gehiago xahutzen dira. Horietatik gehiena, %53 inguru etxeetan xahutzen da, eta horregatik garrantzitsua da kontsumitzaileak kontziente izan daitezen arazo honen aurrean.

“Oso deigarria da Europan janaria tonaka alferrik galtzen den bitartean, munduan 820 milioi pertsonak gosea pasatzen dutela. Zifra hauek are gehiago handitu dira COVID-19aren ondorioz. Egoera hau etikoki onartezina da” adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE), Agenda 21 zinegotziak

Ekonomia eta ingurumenaren ikuspegitik begiratuta, xahuketa honek ere ondorio larriak dakartza. 143 milio euroko gainkostua izateaz gain, elikagai hauek ekoizteko beharrezkoak diren baliabide asko ere xahutzen dira, besteak beste, ura, energia, lurraren erabilera...

Zarauzko Udaleko Agenda 21 sailetik elikagaien xahuketa gutxitzeko aurrera pausu bat eman nahi izan da herritarren sentsibilizazioa bultzatzeko. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen sailak aurreko legealdian, Donostiako Impact Hub-arekin elkarlanean, martxan jarri zuen “Gourmet Bag” kanpaina berrabiaraziko da.

Kanpaina honen helburua, jatetxeetan bezeroek amaitzen ez dituzten plateretako janaria etxera eraman dezaten animatzea da. Horretarako, kanpainan parte hartuko duten jatetxeetan ontzi biodegradagarriak banatuko dira, erabilera  bakarreko plastikozko plastikoak murrizteko aukera ere izanik.

“Batzuetan lotsa ematen digu jatetxean amaitu ez dugun janaria etxera eramateko jartzeko eskatzea. Lotsa eta aurreiritzi horiekin amaitu nahi dugu. Ondo ikusita egon beharko luke etxera eramatea platerean sobratu zaiguna, beranduago aprobetxa dezagun” gehitu du Vazquezek. “Zurekin ostalaritza elkartearekin kontaktuak jarri gara jada eta ekimen honetan eta guztira herriko 15 jatetxek parte hartuko dute proiektu honetan”.

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010