Eduki publikatzailea

Atzealdea Goizetik programa martxan

Twitter

ADINEKO PERTSONEI ZUZENDUTAKO “GOIZETIK” PROGRAMA BERRIZ ERE MARTXAN DA

2024/09/20

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuek kudeatzen duten Goizetik programa berriro ere martxan jarri da. Goizetik, 65 urtetik gorako adineko pertsonei zuzendutako programa da. Helburu nagusia adineko pertsonen autonomia mantentzea da eta gizarte harremanak eta komunikazioa sustatzea, isolamendu eta bakardade egoerak konpentsatuz.

Zerbitzua Udaberri eraikineko bigarren solairuan kokatzen da, eta guztiz doakoa da. Bi talde daude martxan; lehena, astelehen, asteazken eta ostiraletan biltzen da, 10:00etatik 13:00etara, eta bigarrena, astearte eta ostegunetan, ordu berean. Taldeak 10 pertsonakoak dira eta, momentuan, tokia dago oraindik parte hartu ahal izateko.

Programako saioetan parte hartzaileen arteko harreman sozialak sustatzeko, dinamika ezberdinak, tailerrak eta jarduerak burutzen dira beti ere izaera ludikoa duten saioen bitartez.

Zerbitzuaren inguruan informazio gehiago nahi duenak, Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jar daiteke 943 005 111 telefonoan edota Zigordia kaleko 33. zenbakian dauden bulegoetara gerturatuz.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010