Eduki publikatzailea
Atzealdea

Goazen antzerkira!

Goazen antzerkira!

Informazioa

Kontaktua: Ainhoa AgirreAldabaldetreku eta Juanma Alvarez

Helbidea: Gipuzkoa kalea, 5-1º, 20800 Zarautz

Telefonoa: 943 14 00 11 - 617 99 47 25

E-mail: kulturfaktoria@gmail.com

Web orria: www.didauantzerkia.com

 

Jardueraren deskribapena

Haur-antzerkiko kanpaina berezia da Zarauzko eskolei zuzenduta dagoena. Eta beti, dena, haurrekin eta haurrentzat, euskaraz.

Kultur Faktoria Euskal Herrian, Zarautzen kokatuta dagoen antzerki-elkarte bat da, hau-antzerkia sustatzeko eta garatzeko helburu argiarekin. Antzerki profesionala egiten dugu, eta baita haurrek beraiek antzezten duten antzerkia ere, hezkuntza eremuan zein kultura-gizarte eremuan.

Antzerki formakutza eta programazio  proiektuak diseinatu eta gauzatzen ditugu: antzerki ikastaroak, ikastetxeentzako antzerki profesional kanpainak, haurrek beraiek antzezteko programak, antzerki-hezitzaile programa integralak, etab.

 

Kanpainarako kuskizunak

Didau Antzerki Faktoria

Didau Antzerkia antzerki munduan 30 urteko esperientzia duten bi artista elkartzetik sortu zen: Juanma Alvarez eta Ainhoa Agirre. Bere sormen-eremua 6 hilabetetik hamabi urtera bitarteko haurrak dira. Eremu horretan, etengabeko elkarrizketa izan nahi dugu irakaskuntzarekin,  familiekin, gizartearekin, kulturarekin, eta nola ez, antzerkiarekin,  hurbilen dugun lurraldetik hasi, gure herria Zarautzetik, eta handik Euskalherrira... Gure  lanarekin, kultur kalitatea eta garapena ekartzen saiatzen gara, gure ingurune hurbilena den Zarautzera, eta handik Euskal Herrira, mundura…

Ekoizle bezala, gure aukeren, gaitasunen eta beharren araberako proiektuak jorratzen ditugu. Hazkuntza iraunkorra eta giza dimentsioa dira gure enpresa proiektuaren muina. Amestea gustatzen zaigu, baina errealitatearen ezagutzak indartu egiten gaitu, segurtasunarekin eta seriotasunarekin aurrera egiteko.

 

Informazioa

www.didauantzerkia.com

didauteatro@gmail.com

 

Erreserbak

www.didauantzerkia.com

didauteatro@gmail.com

 

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010