Eduki publikatzailea

Atzealdea Gizarteratzea

Gizarteratzea

Informazioa

GIZARTERATZEA

Gizarteratzeko gizarte-baliabideak gizarte-bazterkeria edo bazterkeria egoeran dauden pertsonei eta familiei zuzentzen zaizkie. Edozein baliabideren eskabideak, informazioa eta orientazioa, oinarrizko premiak eta kalteak murriztea, udalerri bakoitzean oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik egiten da. Egoerak larriagoak direnean, gizarte bazterketaren balorazio baten ondoren, Aldundiak eskaintzen dituen baliabide espezializatuetara bideratzen da.

 

BALIABIDEAK

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako baliabideak:

 

Gizarte bazterkeria balorazioa.

Balorazioa, bazterkeria egoera eta maila identifikatzeko tresna da, eta pertsona edo familiari prestazio eta zerbitzu egokienak eskaintzeko aukera ematen du. Eskaera, oinarrizko gizarte zerbitzuetan egiten da eta aldundiak balorazio espezializatua gauzatzen du.

 

Lagun egite programa:

Bazterkeria arriskuan eta/edo mendekotasun arriskuan dagoen pertsonari eguneroko bizitzarako gaitasunak garatzeko eta autonomiaren bidez garapen pertsonalean eta sozialean laguntzeko tresnak eskaintzea.

Kasu bakoitzean identifikatutako gaitasunak eta zailtasunak kontuan hartuta egoera bakoitzean helburu zehatzak lantzen dira. Landu daitezkeen helburuak:

  1. Trebetasun sozialak indartzea.
  2. Etxeko antolaketa eta norberaren gaien antolaketa hobetzea.
  3. Ohitura osasuntsuak eskuratzea.
  4. Osasuna, kultura, aisialdia eta bestelako gizarte baliabidetara hurbiltzen laguntzea.
  5. Bere baliabide ekonomikoak egoki administratzeko jarraibideak ematea
  6. Inguru hurbilarekiko harreman positiboak bultzatzea.

 

Ostatu-zerbitzuak eta tutoretzapeko etxebizitzak bazterkeria arrisku egoeran dauden pertsonentzat.

Tutoretzapeko etxebizitzetan egonaldi labur edo ertaineko ostatu ematen zaie bazterkeria-arrisku handiko egoeran dauden pertsonei. Laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da, eta langileen etengabeko presentziarik gabe.

Aldundiaren baliabide espezializatuak:

 

Egoitza-zentroak:

Elkarbizitzako zentroak dira, ostatu zerbitzua emateko –intentsitate erdiko edo altuko laguntzekin– gizarte eta harreman narriadura larriak dituzten pertsonei, gizarteratzera bideratutako esku-hartzeak gauzatzen dira.

 

Gizarteratzeko eguneko laguntza zentroak:

Ikuspuntu integral batetik, eguneko arreta eskaintzen duen gizarte txertaketara bideratua dagoen zerbitzua da. Arlo okupazionalak, hezkuntzakoak, terapeutikoak eta gizarteratzekoak nahiz laneratzekoak jorratzen dira.

 

Laguntza espezializatua:

Profesional kualifikatu baten laguntzarekin pertsonaren autonomia hobetzea du helburu. Akonpainamendu espezializatuak aukera ematen dio erabiltzaileari bere egoera kontrastatzeko, autonomia pertsonalari eta gizarteratzeari buruz dituen helburuak esplizitatzeko, eta prozesu guztian zehar erreferentziako pertsona bat izateko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010