Eduki publikatzailea
Atzealdea Gizarte Zerbitzuetako dirulaguntzak
GIZARTE-EKINTZETARAKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA IREKI DA


2021/05/21
Martxan da Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Departamentuko gizarte-ekintzetarako dirulaguntzak eskatzeko epea. Elkarteen funtzionamendurako eta elkartearen jardueraren xede diren kolektiboei zuzendutako programa eta/edo zerbitzuak garatzeko emango dira laguntza hauek. Eman ahalko dira, baita ere, Udaleko Gizarte Zerbitzuek euren jardunean antzemandako premia zehatzak konpontzeko jarduera-eremuetara zuzendutako programa edo zerbitzuak proposatzen dituzten jarduerak edo proiektuak egiteko, eta kolektibo jakin batzuen parte-hartzea eta ongizatea sustatzen dituzten jarduerak egiteko.
Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein elkartek eskatu ahal izango ditu dirulaguntza hauek; horretarako, horien jarduerak bat etorriko dira deialdiaren oinarriekin, eta Zarauzko udalerrian garatuko dira. Salbuespen gisa, udalerriarentzat interesgarriak diren jarduera sozialek ere laguntza jaso ahal izango dute, nahiz eta ez diren Zarautzen garatzen.
“Zarauztarrok garrantzi handia ematen diogu gizarte gaietan lan egiten duten elkarte eta eragileei eta Udalak jarduera horiek babesten ditu” adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiken zinegotziak. “Pandemia honetan, inoiz baino gehiago nabarmendu da elkarteen eta Udalaren arteko elkarlanaren garrantzia eta diru laguntza hauen bitartez gure inguruan behar gehien dutenei laguntzen jarraitu nahi dugu”.
2021eko dirulaguntza deialdiaren zenbatekoa 35.988,00 €koa izango da eta eskabideak aurkezteko epea ekainaren 13ra arte egongo da irekita.
Eskabideak aurkezteko honako bi bide hauek jarraitu ahal izango dira:
HAZ ZARAUTZ:
Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00.
Arratsaldez: osteguna 17:00 - 19:00
943005100 - 010 Zarauztik
TELEMATIKOKI:
Zarauzko Udalaren web atarian > Tramiteak atalean
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
