Eduki publikatzailea

Atzealdea Gizarte Inklusiorako espazio berria

Twitter

UDALAK GIZARTE INKLUSIORAKO ESPAZIO BERRI BAT EGOKITUKO DU

2024/04/26

Zarauzko Udalak Aritzbatalde Plazan daukan lokal batean gizarte-inklusiorako eguneko arreta zentroa egokitzeko obrak esleitu ditu. Lehiaketa publiko bitartez, Iparragirre Eraikuntzak SL enpresari esleitu zaizkio lanak eta, hauek, 338.800 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute.

2023ko urtarrilean Zarauzko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gizarte inklusiorako proiektu integratu bat sustatzeko lankidetza-protokoloa sinatu zuten, arreta eredu berritzaile eta komunitario baten oinarrian. Bertan, bi erakundeek ibilbide orri bateratu bat adostu zuten elkarlanean eta modu integratuan kudeatutako inklusiorako arreta komunitarioko zerbitzuak abian jartzeko.

Herrian garatuz doazen inklusiorako arreta zerbitzuen artean, Foru Aldundiak 2023ko azaroan “Oinarri” gizarteratzeko eguneko arreta zerbitzua jarri zuen martxan; zerbitzu honen xedea da pertsonen autonomian eta gizarteratzean laguntzea. Hurbileko ekipamendua da, komunitatean integratua. Egunez arreta emateko zerbitzuak ditu eta pertsona bakoitzaren gizarteratze ibilbidean laguntza pertsonalizatua ematen du, lantalde profesional baten laguntzaz.

Eguneko zerbitzu hau, Atzegirekin lortutako adostasun bati esker, aldi baterako Udalak haiei utzitako lokalean kokatzen da, behin behinean, erabilera partekatuz; orain Aritzbatalde 7an kokatutako udal lokala egokituko du eguneko arreta zerbitzua bertan kokatzeko.

Gizarte Politiketako zinegotzi den Jesus Aranak (EAJ-PNV) adierazi duenez, "Aldundiak eta Udalak, elkarlanean eta elkar sorkuntzan, ikuspegi komunitarioa duen proiektu sozial berritzaile bat garatzen ari gara eta lokal berri honek, bereziki horretarako diseinatutako espazio batean ematea ahalbidetuko du”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010