Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoako Urak Iñurritza

Twitter

IÑURRITZA BIOTOPOAREN INGURUKO HODITERIAREN BERRIKUNTZA LANAK EGINGO DITU GIPUZKOAKO URAKEK

2026/01/30

Zarauzko ur hornidura sareen hobekuntza lanen barnean, garrantzitsutzat hartzen da zaharkiturik, hondaturik edota egoera txarrean aurkitu daitezkeen sareen berritze jarraitua. Gaur egun, Iñurritza inguruan aurkitzen den hodia irisgarritasun egoera eskasean aurkitzen da eta hau hobetzea premiazkotzat jotzen du Gipuzkoako Urakek.

Proiektu honek, aipatu bezala, Iñurritza inguruan gaur egun aurkitzen den ur-hornidura hodia ordezkatzeko eta honen irisgarritasuna hobetzeko egin beharreko lanak barneratzen ditu.

Aldatu beharreko hodia biotopoko oinezko bidean, Sorginmuño bidean, kokatzen da eta, beraz, bide hau itxita mantenduko da lanek irauten duten bitartean. Proiektatutako hobekuntzek, 570 metro linealeko luzerako polietilenozko hodien instalakuntza aurreikusten dute.

Lan hauek Ekin enpresak egingo ditu, 8 aste irautea aurreikusten da eta obraren aurrekontua 68.268,20 eurokoa izango da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010