Eduki publikatzailea
Atzealdea Gipuzkoako Urak Balea eta Madoz
BALEA ETA MADOZ KALEETAKO UR SANEAMENDU ETA HORNIDURA SAREETAN HOBEKUNTZA LANAK


2025/03/03
Zarauzko Udalak eta Gipuzkoako Urakek sinaturiko elkarlan hitzarmenaren baitan, azken honek udalerriko ur saneamendu eta hornidura sareak hobetzeko inbertsioak gauzatzen ditu. Jarraian, Udalak lan hauek baliatzen ditu eskuhartzeak gauzatu diren guneak berrurbanizatzeko.
Honela, Gipuzkoako Urakek aste honetan hasi ditu Balea eta Madoz kaleetako etxebizitzei eragiten dien ur saneamendu, hornikuntza eta euri uren hoditeria sareak hobetzeko lanak. Lan hauek, duela pare bat urte Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Nafarroa kalean gauzaturiko lanen jarraipena da.
Behin hoditeria sareak hobetzeko lanak amaitzen direnean, Udalak bi kale hauetako berrurbanizazioa gauzatuko du. Lan hauek 4 hilabeteko luzapena izango dutela aurreikusten da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010