Eduki publikatzailea

Atzealdea Gipuzkoa kalea aldaketa

Twitter

GIPUZKOA KALEA NORANZKO BAKARREKOA IZANGO DA KASINO KALEAREN ETA UDALTZAINGOAREN ERAIKINAREN ARTEKO ZATIAN

2022/03/04

Zarauzko tren-geltoki berriaren obren baitan Gaztainpe parkearen inguruan egiten ari diren lanak baliatuz, Udalak Gipuzkoa kaleko zati bateko ibilgailuentzako zirkulazioan aldaketa bat gauztuko du.

Aldaketa honek Kasino kalearen eta Udaltzaingoaren eraikinaren arteko Gipuzkoa kaleko zatiari eragingo dio, norabide bakarreko bide bihurtuz, mendebalderantz (Alde Zaharra). Horrela, herri erdian ibilgailuen, bizikleten eta oinezkoen arteko elkarbizitza hobetzea helburu duen ‘superetxadi’ moduko bat sortuko da.

Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak adierazi duenez, "Aldaketa honekin hiri-mugikortasunari dagokionez hobetzen jarraitzen dugu, bide-segurtasuna areagotzea lortuko dugu, ibilgailuen trafikoaren abiadura motelduko delako eta etorkizunean gure herriak izan behar duenera urratsak ematen ari garelako. Horrez gain, 20 aparkaleku plaza gehiago ere irabaziko ditugu, eremu horretako aparkaleku arazoak arintzeko”.

Aldaketaren ondoren, Gipuzkoa kaleko azken zatitik, Seitximeneta kaletik edo Manzisidor kaletik datozen ibilgailuek Gaztainpe kalean biratuko dute eta Lapurdi kalera joango dira, hortik Zarautz ekialderantz jarraitzeko.

Gipuzkoa kaleko zati honen zirkulazioaren aldaketa Zarauzko Udala lantzen ari den Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planak jasoko dituen ildo nagusien ondorio da. Ekintza hori aurreratu egin da, Gaztainpe parkeko obrengatik behin-behinean galduko diren aparkaleku-plazei erantzun azkar eta eraginkorra emateko. Jarduera mota hau oso baliagarria izan da oinezkoen eta ibilgailuen arteko elkarbizitza hobetzeko, aurretik Lapurdi kalean eta Herrikosoro kalean egindako aldaketekin ikusi den bezala. Pintaketa eta inguruko seinaleak datorren astearen hasieran aldatuko dira.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010