Eduki publikatzailea

Atzealdea Gaztetxea

Twitter

GAZTETXEA LEKUZ ALDATZEKO PABILOIA PRESTATU DU UDALAK

2021/12/10

Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak, Irune Urbieta (Gazteria zinegotzia) eta Iban San Martínekin (Obra zinegotzia) batera, Udalak Putzuzulo Kultur Elkarteari lagako dion Bizkaia kaleko 61. pabiloia aurkeztu du (Eroskiren atzean), bertan bere jarduerarekin ahalik eta baldintza onenetan jarrai dezan. “Eskailera berriaren obrak amaitu ondoren, dena prest dago lagapena sinatzeko eta Putzuzuloko ordezkariei pabiloiko giltzak emateko” adierazi du alkateak.

"Publikoki hartutako konpromisoak betez, azken bi urte hauetan hainbat aldiz bildu naiz Putzuzulo Kultur Elkarteko ordezkariekin, 2006ko martxoaren 6an Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak onartu zuen hitzarmenean jasotakoa betetzeko eta, horrela, Putzuzulo elkartearentzat egokia den beste eraikin batean Gaztetxea birkokatzeko aukera emateko, Textil Guipuzcoanaren eraikina eraitsi aurretik". Alkateak gogorarazi du, Udalak VISESAri salduko diola Salberdineko R9 lursaila, Gaztetxea azken hamasei urteetan kokaturik egon dena, bertan alokairura bideratutako 86 babesturiko etxebizitza eraikitzeko.

“Alkate naizen aldetik, ulertzen dut Zarautzen ere gazteentzako gune alternatiboak sustatu behar direla, Europako hiri moderno askotan ezagutzen ditugunak bezalakoak, eta, horregatik, Putzutzulo Elkartearekin bildu naiz behar izan den guztietan, beren jarduerekin, kontzertuekin, hitzaldiekin, ikastaroekin, irrati librearekin, ikasketa-aretoekin eta abarrekin jarraitu ahal izateko”.

Udalak 400.000 euroan erosi du pabiloi hau, Hegoaldeko eremuan, Bizkaia kaleko 61. zenbakian hain zuzen ere, eta bi solairu ditu: 159m2 beheko solairuan eta 324m2 lehen solairuan. Beraz, Udalak Putzuzulo Kultur Elkarteari 483m2ko pabiloia utziko dio.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010