Eduki publikatzailea
GAZTEEN PROIEKTUAK AURRERA ERAMATEKO DIRULAGUNTZA DEIALDIA KALERATU DU ZARAUZKO UDALAK
2022/06/02
Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak aurtengo dirulaguntzen deialdia kaleratu berri du. Deialdi honetan eskaerak egiteko lehenengo epea datorren ekainaren 30a bitartean egongo da irekia.
Gazteek proiektuak garatzeko dirulaguntza haue helburua, hain zuzen ere, gazte zarauztarrek buruan dituzten orotariko proiektuak aurrera ateratzeko lehen laguntza hori eskaintzea da.
Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko bete beharreko baldintzak, besteak beste, hauek dira:
- Eskatzaileek 16-30 urte bitartean izatea (taldearen hiru laurdenek gutxienez) eta Zarauzko udalerrian bizitzea azken hiru urteetan.
- Proiektuak edo jarduerak euskaraz izatea eta 2022an garatuak edo garatzekoak.
- Gehienez ere gastuen %70eko laguntza.
- Adibideak:
- Ekintzailetza proiektuak.
- Zientziaren inguruko proiektuak.
- Ikus-entzunezko lanen produkzioa (zinea, bideoa, erakusketak…) edo teknologia berriekin erlazionaturikoak.
- Musikagileen maketen grabaketa eta edizioa.
- Komiki, fanzine edo bestelako kultur argitalpenen edizioa.
- Antzezlanen produkzioa eta antzezpena.
- Zarauztar gazteek gauzatu ditzaketen egungo proiektuak.
Dirulaguntza hauen bitartez, urteetan zehar hamaika proiektu interesgarri jarri dira martxan Zarautzen, hala nola, Delorean eta Eraso musika taldeen maketak edota Derlan moto marka zarauztarraren inguruko ikerketa.
Lehen deialdi hau amaitu ondoren, bigarren bat jarriko da martxan, helburu eta oinarri berberekin, iraila eta urria bitartean.
Eskaerak eta informazio gehiago
Eskaerak elektronikoki zein presentzialki, Gazteria departamentuak Zinema pilotalekuan dauzkan bulegoetan, aurkeztu ahal izango dira. Dirulaguntza deialdi honen oinarri eta informazio gehigarria Udalaren webgunean aurki daiteke.
Dirulaguntzen inguruko zalantzak argitzeko, jarri kontaktuan Gazteria departamentuarekin:
• Zinema pilotalekua (Zigordia kalea 34, lehen solairua)
• Telefonoa: 943 00 51 22
• E-maila: gazteria@zarautz.eus
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010