Eduki publikatzailea
Atzealdea Gazteria Departamentuko dirulaguntzak
GAZTERIA DEPARTAMENTUKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA IREKI DA


2021/06/02
Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak 2021. urteko dirulaguntzen deialdia aurkeztu du. Bi dirulaguntza desberdinetarako eskaerak egin daitezke:
- Zarauzko gazteek proiektuak garatzeko dirulaguntzak (Tramiteak > Dirulaguntzak > Gazteria > Zarauzko gazteek proiektuak garatzeko dirulaguntzak)
2021. urtean zehar edozein arlotan egindako proiektuak, gaz-teen interesa eta grina berezia islatzen dutenak, banaka zein taldeka aurkeztuak. Adibide gisa jarraian zerrendatzen direnak:
• Ekintzailetza proiektuak.
• Zientziaren inguruko proiektuak.
• Ikus-entzunezko lanen produkzioa (zinea, bideoa, erakusketak...) edo teknologia berriekin erlazionaturikoak.
• Musikagileen maketen grabaketa eta edizioa.
• Komiki, fanzine edo bestelako kultur argitalpenen edizioa.
• Antzezlanen produkzioa eta antzezpena.
• Zarauztar gazteek gauzatu ditzaketen garaian garaiko proiektuak.
- Gazteria Departamentuko dirulaguntzak (Tramiteak > Dirulaguntzak > Gazteria > Gazteria Departamentuko dirulaguntzak)
Zarauzko udalerrian programa eta jarduera desberdinak burutzeko dirulaguntzak dira. Jarduera eta programa hauek Gaztematikako lan-ildoekin bat etorriko dira.
Bi dirulaguntza deialdi hauetarako eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), edota telematikoki, Udalaren web orriko Tramiteak atalean egin beharko dira.
Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
Kale Nagusia, 29 behea
Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00.
Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010