Eduki publikatzailea

Atzealdea Gaztelekuko sukaldea hitzarmena

Twitter

ZARAUZKO UDALAK HITZARMENA SINATU DU OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOAREKIN GAZTELEKUKO SUKALDEA ERABILTZEKO

2026/09/02

2026-2027 ikasturte berri honi begira, Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoak bere ikasketa eskaintza zabaldu du, ziklo berri bat martxan jarriz. Hain zuzen ere, Lanbide Heziketako Erdi Mailako Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Arreta emateko zikloa da aurten abian jarri dutena.

Ziklo honen programazioaren atal praktikoa garatu ahal izateko sukalde baten beharra dago. Hori dela eta, Zarauzko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du Oteitza Lizeo Politeknikoarekin, ikasleek prestakuntzaren zati praktikoa garatu ahal izateko Gaztelekuko sukaldea erabiltzeko.

Oteitza Lizeo Politeknikoko arduradunek adierazi duten moduan, “gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Zarauzko Udalari eskainitako laguntza eta lankidetzagatik, bai ziklo berri honen sustapenean, bai haren prestaketan eta martxan jartzea”.

“Lankidetza honi esker, gure ikasleei inguruko errealitate sozialari eta profesionalari lotutako prestakuntza praktiko eta kalitatezkoa eskaintzen jarraitu ahal izango dugu, Urola Kostan gero eta behar handiagoa duen esparru batean”.

Bere aldetik, Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziaren hitzetan, “Udalak eta Otzeitza Lizeo Politeknikoak elkarlanean lortutako ziklo bat da hau. Ikasketa hauek udalerriarentzat interesekoa den arlo bat indartzen duela uste dugu eta, horregatik, Udaletik gure eskura dauzkagun baliabideekin laguntzen saiatuko gara”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010