Eduki publikatzailea
Atzealdea Gaztelekua
GAZTELEKUKO AZPIEGITURAK BERRITU DIRA NERABEEI ZUZENDUTAKO ESKAINTZA HOBETZEKO ASMOZ


2023/01/20
Zarauzko Udalak, azken bi urteetan, Gazteria departamentuak Zigordia kaleko Gaztelekuan hainbat inbertsio eta lan gauzatu ditu bertan biltzen diren nerabeek erabiltzen duten azpiegitura hau hobetzeko.
“Bi urte hauetan, azkenaldian egindako bidearekin jarraituz, Gaztelekuan eskaintzen den zerbitzua hobetzeko hainbat inbertsio eta berrikuntza lan gauzatu ditugu”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak. “Hobekuntza hauek eraikineko erabiltzaile guztiei eragiten die. Alde batetik, bertan lan egiten duten udal langileei, bestetik, espazio horiek erabiltzen dituzten zarauztarrei eta, batez ere, herriko nerabeei”
Berrikuntza hauek eraikin osoan zehar egin dira eta, hauekin, Gaztelekuko hainbat elementu hobetu dira, besteak beste, ekipamendua, isolamendua eta seinaletika. Guztira, 118.776,59 euroko (BEZ barne) inbertsioak bideratu ditu Udalak Gaztelekuan egindako lanetara eta hauei udal brigadak egindako beste hainbat lan ere gehitu behar zaizkio.
Azken asteetan martxan jarri den berrikuntzetako bat sukaldea da. Gaztelekuko hirugarren pisuan kokaturiko tailer gela goitik behera berritu da, lur berria jarriz, eta sukalde ekipamendu berria instalatuz. Ekipamendu berri hau jartzeko egin den inbertsioa 56.549,5 eurokoa (BEZ barne) izan da.
“Sukaldearen baitan sorturiko espazio eta eskaintza berriak oso harrera ona izan du Zarauzko nerabeen aldetik”, jakinarazi du Gazteria zinegotziak. “Astero zarauztar nerabe asko elkartzen dira hemen antolatzen diren sukaldaritza tailerretan”.
Espazio hauen dinamizazioaz arduratzen den hezitzaileen taldeak herriko nerabeak animatu nahi ditu astean zehar antolatzen diren sukaldaritza saioetara etortzera. Saio hauen edota Gaztelekuan antolatzen diren gainontzeko jardueren inguruko informazioa ikusgai dago Gaztelekuaren webgunean.
Garrantzia handiko beste berritasunetako bat ikuskizun aretoan egindako moldaketak dira. Balio anitzeko areto honetako barrualdean moldaketak egin da eta guztiz margotu da. Aretoko multimedia ekipamendu teknikoa osatzen duten elementuak (fokoak, soinu sistema, proiektorea...) ere guztiz berritu eta osatu dira.
Honez gain beste hainbat inbertsio eta berritze lan ere egin dira eraikinean:
• Gazte Informazio Bulegoa, Hezitzaileen bulegoa eta bilera gelako lurrak berritu dira
• Eraikin osoan kontsumo baxuko LED argiak jarri dira, frontoiko fokoak ere bai.
• Nerabe gazteenen (12-14 urte) egongelan altzariak berritu dira (sofa, aulkiak eta apalategiak).
• Soinketa gelako lurra berritu, espazioa margotu eta ispiluak konpondu dira.
• Eraikinean zehar aurkitu daitekeen seinaletika berritu eta piktogramak jarri dira, desgaitasuna duten erabiltzaileentzat lagungarria izan dadin.
• Sabaiko plakak aldatu dira hainbat espaziotan.
• ...
Aipatu diren espazio horietako batzuk erreserba bitartez erabiltzeko aukera dute herritarrek, elkarteek edo bestelako eragileek. Eskaera hauek departamentuan bertan egin daitezke presentzialki, telefonoz edo e-postaz. Herritarren Arreta Zerbitzuan eta udal webgunearen bitartez ere egin daitezke erreserbak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010