Eduki publikatzailea

Atzealdea Gazte Ekintzialeen Erakusleihoa

Twitter

GAZTE EKINTZAILEEN ERAKUSLEIHOAREN HIRUGARREN EDIZIOA OSPATUKO DA IGANDE HONETAN

2026/07/02

Igande honetan, uztailaren 5ean, Gazte Ekintzaileen Erakuslehioa ospatuko da. Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak antolatuta, aurtengoa hirugarren edizioa izango da eta 12 stand kokatuko dira Zarauzko Malekoian (Dama inguruan), gazteek sorturiko produktuak, pitxiak, poltsak… erakusten.

Ekintzaileen stand-ak goizeko 11:00etatik 20:00etara egongo dira eta, hauez gain, egunean zehar hainbat ekitaldi izango dira. 13:00etan podcast baten grabaketa egingo da, eta 10:00etatik 14:00etara, zeramika tailerra ere izango da.

Azkenik, 17:00etan musika talde baten kontzertua izango da.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010