Eduki publikatzailea

Atzealdea Gaztainpe plaza asfaltatzeko lanak

Twitter

OSTEGUN HONETAN HASIKO DIRA GAZTAINPE PLAZAN ASFALTZATZE LANAK

2023/03/20

Gaztainpe plazako berrurbanizazio lanak aurrera doaz eta aste honetan emango zaie hasiera Gipuzkoa kalea Salegi eta Lapurdi kaleekin batzen dituen bide zatiaren asfaltatze lanei.

Lan hauek modu egokienean gauzatu ahal izateko, ostegun honetan, martxoaren 23an, Gaztainpe kalearen behin-behineko desbideraketa egingo da, 20:00etatik 00:00etara. Ondorengo egunetan ere desbideraketa puntualak egin beharko dira errepidearen asfaltatze eta margoketa lanak txukun bukatzeko. Barkatu eragozpenak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010