Eduki publikatzailea

Atzealdea Gaztainpe azpi pasabidea zuhaitzak

Twitter

BERDETZEN HASI DA GAZTAINPEKO AZPI PASABIDEA

2024/02/07

Gaztainpe eta Amalur parkea batuko dituen azpi pasabidearen lanak bere azken fasean sartu dira. Lanak aurreikusitako planifikazioaren baitan gauzatzen ari dira eta, azken egunetan, pasabideko eta alboko bideetako baldosak jartzen aritu dira langileak.

Gaur, aldiz, pasabidearen baitan egongo diren jardin eta berdeguneetan izango diren landare eta zuhaitzak landatzen hasi dira. Betebehar honetarako, herrian zehar dauden beste hainbat tokitan jada aurki daitezkeen espezie eta landare motak aukeratu dira. Zuhaitzei dagokionez, 4 likidanbar (liquidambar styraciflua), 5 kanforrondo (cinamomo canfora), 3 Judasen arbola edo amodio-zuhaitz (cercys siliquastrum) eta 4 gurbitz (arbutus unedo) landatuko dira. Berdeguneei dagokienez, landare tapizatzaileak erabiliko da hauek betetzeko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010