Eduki publikatzailea
Atzealdea Gaztainpe asfaltatzea trafikoa
DATORREN ASTEAN EGINGO DIREN GAZTAINPEKO ASFALTATZE LANEK ERAGINA IZANGO DUTE TRAFIKOAN


2025/10/24
Gaztainpe eta Gipuzkoa kaleetan egiten ari diren asfaltatzen lanek trafikoan eragina izango dute datorren astean. Errepidearen osotasunean egin beharreko lan hauek egoki egin ahal izateko, astelehenetik asteazkenera gune horretan trafikoa moztuta egongo da. Zehatzago, Gipuzkoa kalea - Manzisidor kaletik Seitximenetara - eta Gaztainpe kalea egongo dira moztuta.
Mozketa hauek direla eta, trafikoa beste bide batzuetatik bideratuko da. Horretarako, neurri garrantzitsuenetako bat Lapurdi kalearen noranzko aldaketa izango da, Kasino kaletik Gaztainperaino. Aldaketa honek ibilgailuak Zigordia eta Salegi kaleetara iritsi ahal izatea baliatuko du.

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
