Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gaueko Taxi Busa 2022

Twitter

SANPELAIOEN ASTEBURU HONETAN JARRIKO DA MARTXAN GAUEKO TAXI BUS ZERBITZUA

2022/06/22

Azken urteetan egin izan den bezala, aurtengoan ere Zarauzko Udalak gaueko Taxi Bus zerbitzua eskainiko du. Zerbitzu honen bitartez, asteburu eta jaiegunetan, zarauztarrei euren etxebizitzetara itzultzeko taxi zerbitzua eskainiko die Udalak. Emakumeek edukiko dute lehentasuna, baina zerbitzuaren erabilera herritar guztiei zabalik egongo da.

“2018tik ematen dugun zerbitzua da gaueko Taxi Busa eta, urtez urte, harrera ona izan du zarauztarren artean”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak. “Pandemia atzean utzi ondoren, festa eta gau giroa itzuliko dira udara honetan. Zerbitzu honen bitartez, gauez etxera bueltatu behar duten pertsonen segurtasuna bermatu nahi dugu”.

Ekainak 25ean (ostiraletik larunbaterako gauean) emango zaio hasiera zerbitzu honi eta datorren abenduaren 18a bitartean zabalduko da. Zerbitzu hau Zarauzko 10 taxilarik emango dute eta udalerriaren mugen barruan mugitzeko izango da. Prezioa 2 eurokoa izango da, 3,5 eurokoa baldin eta zerbitzua Talaimendi goiko aldera iristen bada.

Zerbitzuaren ordutegia 01:00etatik 05:00etara izango da. Ordutegian aldaketak egongo balira, jakinaraziko dira.

Interesdunek, aldez aurretik Udaltzaingoaren bulegoetan (Gipuzkoa kalea 32) tiketa eskuratu beharko dute eta zerbitzua emango duten Taxiak Udaltzaingoko aparkalekuan egongo da kokatuta.

Hau da urte honetan Taxi Busak izango duen egutegia:

Ekaina: 25, 26 eta 27.
Uztaila: 2, 3, 9, 10, 16, 17, 23, 24, 25, 30 eta 31.
Abuztua: 6, 7, 13, 14, 15, 20, 21, 27 eta 28.
Iraila: 3, 4, 6, 10, 11, 17, 18, 24 eta 25.
Urria: 2, 9, 12, 16, 23 eta 30.
Azaroa: 1, 6, 13, 20 eta 27.
Abendua: 4, 6, 8, 11 eta 18.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010