Eduki publikatzailea
Atzealdea

Garbiketa eta desinfekzioa

Twitter

GARBIKETA ETA DESINFEKZIOA KORONABIRUSAREN AURKA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/04/27

Euren lana beti izan da funtsezkoa, baina Covid-19a iritsi denetik, lana areagotu egin zaie azken asteetan. Zarauzko Udalak, FCC eta Serbitzu enpresek osatzen duten ‘Zarauzko Garbiketa’ Aldi Baterako Enpresen Elkartea (ABEE) - kaleak garbitzeko zerbitzuaren kontrata- errendimendu osoan du lanean, egun. 14 langile espazio publikoa desinfektatzen ari dira goizean goizetik. Babes-jantziak, betaurrekoak, eskularruak eta maskarak dituzte, eta hainbat txandatan, gure herriko kaleak eta plazak desinfektatzea dute helburu, arreta handiagoa jarriz hala eskatzen duten puntu kritikoetan.

IBAN San Martinek (EAJ-PNV), Zerbitzu zinegotziak, garbiketa-zerbitzuak burutzen ari diren lan handia eskertu du: "Pandemiaren hasieratik, arreta berezia jarri da jende gehien ibiltzen den lekuak garbitzeko eta desinfektatzeko, hala nola farmazien aurreateak, Merkatu Plaza, eta supermerkatu eta hipermerkatuetako kanpoko eremuak. Era berean, goizero, berariaz desinfektatzen da Santa Ana egoitzaren perimetroa, Covid-19ak gogor jo duen lekuetako bat izan baita".

Zentzu honetan, azken 10 urteetan emaitza onak eman dituen produktu bera erabiltzen jarraitzen dutela azaldu du San Martinek: "8.000 litro ur bakoitzeko litro bat xaboi bereziren nahasketa erabiltzen dugu. Martxoaren 14tik, Alarma Egoera dekretatu zenetik, astean 205 litro erabiltzen dira, hau da, 1.230 litro erabili dira gutzira konfinamenduko 6 asteetan".

Beste puntu garrantzitsu batzuk Azken Portuko igogailu publikoa eta Santa Klara edo Nafarroa kaleko oinezkoentzako azpi-pasabideak dira. Hauek egunean hainbat aldiz desinfektatzen dira.

Azken astean, txakurren zenbait jabek jakinarazi digute Zarauzko gune jakin batzuetan beren txakurrak paseatu ostean, osasun arazoak izan dituztela. Udalak lasaitasun mezua helarazi nahi die txakurrak espazio publikora paseatzera ateratzen dituzten jabeei. "Jakin badakigu, Zarauzko bi gune zehatzetan, etxeko animalia batzuek arazoren bat izan dutela. Albaitariarekin lanean ari gara gertatutakoa ikertzeko, baina, kasu horiek Udalak kaleak garbitzeko erabiltzen dituen kale-garbiketako produktuek eragin dituztela dioten zurrumurruak gezurtatu egin ditzakegu; izan ere, esan dugun bezala, duela 10 urtetik, gure udalerriko gune publiko guztiak garbitzeko erabiltzen dugun xaboi nahasketa bera erabiltzen jarraitzen dugu egun hauetan", burutu du San Martinek.

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010