Eduki publikatzailea
Atzealdea Gabonetako erakusleiho lehiaketa 2024 sari banaketa
JAVIER LUCAS IZAN DA ZARAUZKO GABONETAKO XLII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETAKO GARAILEA
2024/12/18
Gabonak gainean ditugun honetan, urtero bezala, Zarauzko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketa egin da gaur eguerdian udaletxeko Pleno Aretoan. Aurten, lehiaketa honen XLII. edizioa ospatu da eta 19 establezimendu izan dira Gabon hauetan euren erakusleihoa apaintzeko erabakia hartu dutenak.
Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak partehartzaile guztiei eskerrak eman dizkie “egun hauetan, euren erakusleihoak argiz eta ilusioz betetzeagatik”.
Aurtengo epaimahaiko kideak Xabier Txurruka (alkatea), Monika Gutierrez (Artezaleakeko ordezkaria), Gorka Ameztoy (Murkil elkarteko presidentea) eta Amaia Larrañaga (Transit dendako ordezkaria, iazko edizioko garailea) izan dira.
Hiru sari banatu dira eta hauek izan dira aurtengo irabazleak:
- Lehenengo saria (800€ eta garaikurra Turismo Bulegoaren eskutik):
JAVIER LUCAS
- Bigarren saria (500 € Turismo Bulegoaren eskutik):
OPTIKA ZARAUTZ
- Hirugarren saria (300 € Murkil Dendarien Elkarteak emandakoa):
DEKOAB
Aurten, berritasun modura, Murkil Dendarien Elkartean 100 €-ko 5 erosketa-txeke zozkatu ditu partehartzaile guztien artean eta, elkarteko kide diren heinean, lehenengo eta bigarren sarituei 100 €-ko erosketa-txeke gehigarri bat ere jasoko dute.
Parte hartu duten establezimenduak: LIBA DECORACIÓN, OPTIKA ZARAUTZ, CERRAJERÍA FRANCESENA, JAVIER LUCAS, SEGUROS OCCIDENT, IBAITA, JOSUNE MODA, GARMEN, ZARAUTZ BIKE, DEKOAB, CLINIC@AUDIO, UNAI GARRASTAZU OPTIKA, SAYALERO, MARIA SUINAGA ILEAPAINDEGIA, MUSAS, HAREA ORGANIK, OPTICA OLAIZOLA, ORIZAR eta ANTHEA.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010