Eduki publikatzailea
Atzealdea Gabonetako argiteriaren piztuera 2025
GABONETAKO ARGIAK SAN SILBESTREAREN ANTOLATZAILEEK, ANTONIANO KIROL ELKARTEKO KIDEEK, PIZTUKO DITUZTE AURTEN


2025/11/25
Ostiral honetan ospatuko da Zarauzko Gabonetako argiteriaren piztuera, 18:00etan, Musika Plazan. Ekitaldi hau Udalaren Turismo Departamentuak eta MURKIL Zarauzko Dendarien Elkarteak antolatzen dute eta, ohiturari helduz, pertsona edo elkarte bat gonbidatu da gure herriko Gabonetako argiteria piztera. Aurten, urtero Zarauzko San Silbestrea antolatzen duten Antoniano Kirol Elkarteko kideak izango dira protagonistak.
Zarauzko San Silbestreak bere 23. edizioa ospatuko du aurten eta Udalak urte guzti hauetan lasterketaren sortzaile eta antolaketaz arduratu diren kide guztiak eskertu nahi ditu eta, bereziki, Aitor Gonzalez Amilibia eta lehen edizioen “alma materra”, Javier Bravo Rodriguez. Biak izango dira ostiraleko ekitaldian eta Antoniano Kirol Elkarteko atleta gazteez lagunduta piztuko dute aurtengo Gabonetako kale-argiteria.
Argien piztuera ekitaldian, azken urteetan bezala, Hotz Zarautzek ere hartuko du parte, bertaratzen diren herritarrentzat errefuxiatuei laguntzeko txokolate-solidario beroa banatzen eta Schola Cantorum koruak Gabonetako kantak abestuko ditu.
Azken urteetan bezala, ILUMINACIONES XIMENEZ arduratu da herriko Gabonetako argiteriaren instalakuntzaz eta 52.453,5 eurokoa (BEZ barne) izan da % 100 kontsumo baxuko LED teknologiako bonbilez osaturiko argiteria honen kostua.
Esan bezala, argiak ostiral arratsalde honetan piztuko dira eta datorren urtarrilaren 6a bitartean egunero piztuko dira 18:00etatik 22:00etara.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
