Eduki publikatzailea

Atzealdea Gabonetako argiteriaren piztuera 2024

Twitter

JAVIER LUCAS ETA MARTIN JAUREGIK PIZTUKO DITUZTE AURTENGO GABONETAKO ARGIAK

2024/11/27

Ostiralean ospatuko dugu aurtengo Gabonetako argien piztuera ekitaldia, 18:00etan Musika Plazan. Ekitaldi hau Udalak eta MURKIL Zarauzko Dendarien Elkarteak antolatu dute, eta, ohitura den bezala, aurten ere gonbidatu bereziak izango ditugu gure herriko Gabonetako argiak pizteko ekitaldian  protagonistak. Aurtengo Gabonetako argiak pizteko arduradunak Javier Lucas eta Martin Jauregi (Zabala Gaztak) izango dira.

“Javier eta Martin Zarauzko herriko merkataritzaren jardueraren eredu apartak dira”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Urte luzez zarauztarrei euren dendetan zerbitzurik onena eskaini ondoren, aurten merezitako erretiroa hartu dute, edo hartuko dute, eta Zarauzko Udalak zein Murkilek euren ibilbide profesionala aitortu eta omendu nahi izan dugu”.

15 urterekin oparitu zioten Javier Lucasi bere lehen argazki kamera eta, ordutik, milaka eta milaka argazki atera ditu herriko kaleetan zehar zein Kale Nagusiko bere estudioan. Bera izan da, bere ibilbide oparoan zehar, zarauztar askok etxean gozagarri dituzten uneak maisuki harrapatu dituena.

Martin Jauregi Zabalaren kasuan, bere gurasoak duela 70 urte inguru hasi ziren Zarauzko merkatuan gaztak eta ardi-esnea saltzen. Martin, 15 urte zituela hasi zen bertan lanean eta, ordutik, bere Merkatu Plazako postuko kalitatezko produktuen eskaintza zabaldu du, zarauztar eta bisitarien gozamenerako.

Argien piztuera ekitaldian, azken urteetan bezala, Hotz Zarautzek ere hartuko du parte, bertaratzen diren herritarrentzat errefuxiatuei laguntzeko txokolate-solidario beroa banatzen eta Schola Cantorum koruak Gabonetako kantak abestuko ditu.

8 metroko zuhaitz berria Amalur Parkean

Azken urteetan bezalaxe, ILUMINACIONES XIMENEZ arduratu da herriko Gabonetako argiteriaren instalakuntzaz eta 52.453,5 eurokoa (BEZ barne) izan da % 100 kontsumo baxuko LED teknologiako bonbilez osaturiko argiteria honen kostua.

Aurtengo berritasunen artean, Gabonetako zuhaitzaren kokagunea izango da. Aurten 8 metroko zuhaitz berria jarriko da Amalur Parkean, tren geltoki berriaren pasabidearen irteeran. Honez gain, Itxasmendiko bizilagunen eskaerari helduz, auzoko zetro handi bat ere argiekin apainduko da.

Esan bezala, argiak ostiral arratsalde honetan piztuko dira eta datorren urtarrilaren 6a bitartean egunero piztuko dira 18:00etatik 22:00etara.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010